LiberaForms 3 kalean da!

LiberaForms software libreko tresna bat da, azpiegitura komunitario, libre eta etiko gisa garatua, erabiltzen duten pertsonen eskubide digitalak errespetatzen dituzten galdetegiak erraz sortu eta kudeatzeko aukera ematen duena. Esperientzia hobetua, galdetegiak itxuraldatzeko aukera berriak eta inoiz baino arreta handiagoa pribatutasunean. Lanean hilabeteak igaro ostean, azkenerako argitaratu dute 3. bertsioa. Ez da bertsio berri hutsa, baizik […]

Xfce-ko Thunar fitxategi arakatzailean bilaketak egiteko konfigurazioa

Xfce-ko Thunar fitxategi arakatzailean bilaketak egiteko konfigurazioa

Azken asteetan Xfce mahaigain ingurunea probatzen ibili naiz eta aitortu behar dut oso gustura ibili naizela. Aurkitu diodan arazo bakarrenetakoa Thunar-en, Xfce-ren fitxategi arakatzailean, aurkitu dut. Izan ere, programa honek, defektuz, ez dauka fitxategiak bilatzeko pluginik. Baina Catfish aplikazioa baliatuko dugu arazo honi aurre egiteko. Catfish Xfce proiektuak kudeatzen duen fitxategi bilatzailea da eta jarraian […]

acman pakete kudeatzailea erabiltzeko komandoen zerrenda

Manjaro: Pacman pakete kudeatzailea erabiltzeko erreferentziazko komando zerrenda

Arch-en oinarritutako, Manjaro GNU/Linux banaketa probatu nahi nuen aspaldi. Momentuz oso sistema interesgarria iruditu zait, baina goizegi da zerbait idazteko, hurrengo asteotan banaketa honen inguruan gehiago ikasi nahi dut. Joango naiz ikasitakoak idazten. GNU/Linux banaketa berri bat jartzen dugunean ezinbesteko ataza da banaketa berriak erabiltzen duen pakete kudeatzailea nola funtzionatzen duen ikastea. Majaroren kasuan, Arch-en […]

Sistema biometrikoak

Sistema biometrikoak

Gogoan dut nola FOSDEM-era joan nintzen azken urtean Bruselako kale guztiak stencil formatuan eginiko pintaketaz beteta aurkitu nituen. Pintaketa horien helburua argia zen, inguru horretan – normalean pintaketaren goiko aldean – segurtasun kamera bat begira zeneukala adieraztea. Kamera horien begiradaz libratzeko balio ez bazuten ere – berandu ikusten zenituelako -, oso interesgarria deritzot, hamar metrotik […]

Algoritmo Lehendakaria

Algoritmo Lehendakaria

Nire teilatura harriak botako baditut ere, gaurko irakurketa erraztuko dizuet. Hau da, funtsean, artikulu honetan – eta datorren hilabetetan etorriko diren hausnarketetan -, defendatu nahi dudan ondorio nagusia: Aitortuko dizuet. Nazkatuta nago. Oso nazkatuta, data zientzia, hausnarketa etikorik, filosofikorik edo politikorik egin gabe, edozein esparrura moldatu daitezkeen matematika hutsak direla uste duten horietaz. Etorkizun teknologiko […]

Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak (INE), telefonia mugikor hornitzaileen ezinbesteko laguntzarekin, mugikortasunari buruzko azterketa egingo du.

Txibato

1997. urtean Kojon prieto y los Huajolotes taldeak, ¡¡Echale guindas!! izeneko diskoa kaleratu zuen. Disko horren hirugarren abestia, Txibato bezala izendatu zuten. Honela laburtuko nuke abestia: azken horietaz hitz egingo dizuet nik, arkume aurpegia duten txakurrak, gizarte ororen Judak diren faltsu eta koldar horietaz. Ez larritu txota: prakan daramagun telefono mugikorra da gaurko protagonista. Espainiako […]

DebConf 2020 (edo, Palestina askatu)

DebConf 2020 (edo, Palestina askatu)

Debian, GNU/Linux sisteman oinarritzen den banaketa askea da. Dakizuen moduan, GNU/Linux banaketa asko daude, Ubuntu, Suse, Red Hat… eta norberaren behar izanen edo gustu pertsonalen arabera erabaki genezake zein den erabilgarrien suertatzen zaigun GNU/Linux banaketa. Banaketa bakoitzak bere komunitate sendoa izan ohi du eta Debianek – 25 urte baino gehiago dituen banaketa izanik – komunitate […]

Hodeia ez da existitzen

Hodeia ez da existitzen

…beste norbaiten ordenagailua da. Aurtengo Euskarabilduaren webgunean sartzen bazarete, hori izango da jasoko duzuen lehen mezua. Hodeiak horrenbeste indar hartu duen garaiotan, primerako ideia deritzot burujabetza teknologikoaren inguruan hausnartzeko parada hartzea. Ez hodeia burujabetza teknologikoaren kontra doalako, baizik eta zer nolako hodei mota nahi dugun hausnartu beharrean aurkitzen garela uste dudalako. Aipatu bezala, burujabetza teknologikoa […]

Teknologia, herritik eta herriarentzat

Teknologia, herritik eta herriarentzat

[argiakolaborazioa] Irailaren erdialdean Edward Snowdeni egindako elkarrizketa irakurri nuen El Diario egunkarian. Marta Peirano zen elkarrizketa, bideokonferentziaz, egiten zion kazetaria. Azken hilabeteotan, interneten pribatutasunaren afera aztertzen dituzten liburu oso interesgarriak idatzi dituzten idazle biak klik bateko distantzian (Vigilancia permanente, Edward Snowden eta El enemigo cono el sistema, Marta Peirano). Halabeharrez irakurri behar nuen elkarrizketa. GDPR […]