? [2019-06] Albiste teknopolitikoen zerrenda

Erabili RSS
Rate this post

5G teknologiak oraindik ere zer esan asko emango duen garaiotan, geroz eta gehiago dira 5G teknologia honen inguruan sortzen diren zalantzak. Hasteko, gerra politiko-ekonomikoen zutabe bat izan den hau, ekologian, pribatutasunean eta osasunean izan dezakeen eraginaz (besteak beste) ohartarazten gaituzte ingurugiro, teknologia eta medikuntza adituek. Gauzak horrela, adi ibili beharko gara, izan ere, Internet aro baten sartu da non, norberak atera beharko ditu norberaren ondorioak, baina, gutxienez, ohartarazpen hauek entzutea ez dago gaizki.

Espero dezagun, azken urteotan biometriak erakutsi izan diguna ez errepikatzea. Halaber, teknologia ezarri eta gero pentsatzen hastea. Aukeran, hobe hasi orduko hausnartzea. Baina, noski, gurean presaka sartzen hasiak dira.

Edonola ere, eguraldi goibelari aurpegi alaia jarri behzar zaiola esaten denez, eta 5G teknologia ezarri ezarriko dela kontutan hartuz (zalantzan oraindik noiz eta nola): distopia klasikoen parametroetan kokatzen diren eleberri euskaldun gehiago ekarriko dizkigu plazara. Berriz ere. Eta hori behintzat, ein baten, albiste ona da. Egia bilakatzen ez diren bitartean behintzat.

Nork daki, agian, azkenean, euskaraz idatzitako zientzi fikzioari apal gehiago eskaini beharko dizkiogu, honen eraginez, liburu-denda eta liburutegietan.

Goazemank.

Software librea

Teknopolitika

Huawei-ren afera ulertzeko albiste batzuk sartzekotan egon naiz, baina bukaezina litzateke, eta erraz aurkituko dituzu hemendik kanpo ere.

Pribatutasuna

Post-Snowden aroan pribatutasunaren inguruko hausnarketak egiteko albisteak publikatzen dituen hack.in#badakigu-ren proiektua.

Telegram:

[pribatutasunarenbehatokia]

Mastodon:

[pribatutasunarenbehatokiamastodon]

Gustuko izan duzu? Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude