Arch-en oinarritutako, Manjaro GNU/Linux banaketa probatu nahi nuen aspaldi. Momentuz oso sistema interesgarria iruditu zait, baina goizegi da zerbait idazteko, hurrengo asteotan banaketa honen inguruan gehiago ikasi nahi dut.
Joango naiz ikasitakoak idazten.
GNU/Linux banaketa berri bat jartzen dugunean ezinbesteko ataza da banaketa berriak erabiltzen duen pakete kudeatzailea nola funtzionatzen duen ikastea. Majaroren kasuan, Arch-en oinarrituta dagoenez, Pacman pakete-kudeatzailea erabiltzen du (aurrerago idatziko dut AUR biltegiaren inguruan, momentuz bakarrik aipatuko dut Olentzerok hortxe erosten dituela opari gehienak).
Erreferentzia bezala izan dezadan eta izan dezazuen, @PorrurenGrabatokia-k mastodon.eus-etik pasatu didan Pacman erabiltzeko komando zerrenda osatu (eta ondu) hau euskaratu dut:
Komandoa | Azalpena |
---|---|
pacman -Sy | Biltegi guztiak sinkronizatzen ditu |
pacman -Su | Sistema eguneratzen du. |
pacman -Syu | Biltegi guztiak sinkronizatu eta sistema eguneratzen du. |
pacman -Syy | Manjaro-ren biltegiak sinkronizatzen ditu. |
pacman -Syyu | Biltegi guztiak sinkronizatzen ditu eta eguneraketa behartzen du. |
pacman -S pakete-izena | Programa instalatzen du. |
pacman -R pakete-izena | Programa ezabatzen du. |
pacman -Rs pakete-izena | Beste programa batzuk erabiltzen ez dituzten mendekotasunekin batera programa ezabatzen du. |
pacman -Rsn pakete-izena | Beste programa batzuk erabiltzen ez dituzten mendekotasunekin eta programaren konfigurazio fitxategiekin batera programa ezabatzen du. |
pacman -Ss bilaketa-terminoa | Programa bilatzen du. |
pacman -Sw pakete-izena | Programa bat deskargatzen du, baina ez du instalatzen. |
pacman -Si pakete-izena | Instalatuta ez dagoen programa baten informazioa erakusten du. |
pacman -Qi pakete-izena | Instalatuta dagoen programa baten informazioa erakusten du. |
pacman -Se pakete-izena | Programaren mendekotasunak bakarrik instalatzen ditu. |
pacman -Ql pakete-izena | Paketea osatzen duten fitxategi guztiak erakusten ditu. |
pacman -Qu | Eguneratuko diren programak erakusten ditu. |
pacman -Q | Instalatuta dauden programen zerrenda erakusten du. |
pacman -Qo fitxategi-izena | Fitxategi bat zein programakoa den erakusten du. |
pacman -Sc | Programa zahar guztien historiala erakusten du. |
pacman -A fitxategia.pkg.tar.gz | Lokaletik hartutako programa instalatzen du. |
pacman -Scc | Historia edo cachea garbitzen du /var/cache/pacman/pkg/-en dauden programa eta pakete guztiak kenduz. |
pacman-optimize | Pacman datu-basea optimizatzen du. |
pacman -Sdd | Mendekotasunei kasurik egin gabe programa instalatzen du. |
pacman -Rdd | Mendekotasunei kasurik egin gabe programa ezabatzen du. |
pacman-mirrors.conf | pacman.conf fitxategia kudeatzeko balio du. |
pacman-mirrors -g | Ispilu zerrenda berria sortzen du. |
pacman -U | Deskargatutako programak instalatzen ditu. |
pacman -Rscn | Programa, mendekotasunak eta erregistroak ezabatzen ditu. |
pacman -S pakete-izena –nonconfirm | Baieztatu gabe (B/E) programa instalatzen du. |
pacman -Syu –ignoregroup pakete-izena1 pakete-izena2… | Biltegiak eguneratu, eguneraketak bilatu eta ez ikusi eskatutako programa/pakete-taldeak. |
Utzi erantzuna