Boto elektronikoaz: ez, ezetz da!

Boto elektronikoaz: ez, ezetz da!

[argiakolaborazioa] Hauteskunde asko ditugu begi bistan: udal eta foru hauteskundeak, Espainia eta Europa. Ez naiz sartuko bozkatu beharko genukeen edo ez eztabaidatzera. Ez dut aipatuko zer bozkatu beharko genukeen, zer ez. Ez dut propaganda politikorik egingo. Nagusikotxoak gara, eta norberak ikusiko du zer egin behar duen. Gaur kontu bakar batean zentratu nahi dut blog bidalketa […]

Aldaketa teknologikoaren aferaz bost ohartarazpen

[puntueuskolaborazioa] Arazo nabarmenak sortu dituen aro teknologiko baten bizi garela ohartuta, idatzi zuen Neil Postmanek Teknopolis liburua. Gomendatuta irakurri nuen. Postamek liburu honetan egindako ohartarazpen askok bere biziko garrantzia daukatela deritzot, horregatik interesgarri deritzot segundo bakar batez bada ere, burmuina konektatzea eta liburu honek utzi dizkidan bost ideia nagusiak zuokin guztiokin konpartitzea. Ez nuen Postman […]

Twitter utzi dut

@dabidnet Twitter kontuarekin gertatu dena

Kaixo! Agian azken egunotan Twitter kontuarekin egiten egon naizenaz ohartu zarete, baina badaezpada, hemen nire hitzekin idatzita utzi nahi izan dut. Nire @dabidnet Twitter kontu pertsonalaren txio eta gogoko gehienak ezabatu eta kontua giltzarrapoarekin utzi dut. Orain arte bizi izan dudana Telagram sortu eta aste gutxitara utzi nuen WhatsApp. Urte batzuk geroago Facebook kontua ezabatu […]

Elegose irakurketa taldearen goiburua

Mastodoneko irakurketa talde euskaldun eta irekia sortu dugu

Joan den urteko azaroan aurkeztu genuen mastodon.eus, Mastodon sare libre eta deszentralizatuaren euskal instantzietako bat. Ordutik hona 1500 erabiltzailetik gora lortu du euskal instantzia honek eta hauek 16500 mezutik gora bidali dituzte. Sare sozial libre honetan jorratzen diren gaiak askotarikoak dira: 1500 erabiltzaile profil desberdinek sortu dezaketen aniztasunaren parekoa. Mastodon.eus-en gauden erabiltzaile batzuek (zein beste […]

Software Librea eta Open Sourcea desberdintzeko bi ideia

Software Librea eta Open Sourcea desberdintzeko bi ideia

[puntueuskolaborazioa] Azaroaren 9an software librearen afera aztertzeko mahai inguru batera gonbidatu ninduen ISF-MGI Euskadik (Mugarik Gabeko Ingeniaritza). Mahai inguru horren helburua, software librea, eta oro har teknologiak libreek, garapenerako lankidetzan izan dezakeen onurak aztertzea zen. Eta lan horretarako Mastodon.eus-en ikus dezakezuen eskema hau jarraitu nuen. Mahai inguruan esan nuen lehenengoko gauza, modu eraikitzailean (nola bestela?), […]

Mammut galdutako generoko ugaztun proboszideoen izen arrunta: mastodon.eus

[argiakolaborazioa] Ba bai lagunok, Mammut galdutako generoko ugaztun proboszideoen izen arrunta Mastodontea da euskaraz. Antzinako grezieraz: μαστός “ugatz” eta ὀδούς, “hortz”. Eta ez, ez naiz biologoa, hortaz, gauza hauek Wikipedian begiratu behar ditut. Badakizue, entziklopedia askea. Jakin gabe, etengabe, konturatu gabe, software librea erabiltzen duzue. Egunero-egunero egiten duzuela esango nuke. Bazenekiten Internet erabilgarri izateko ezinbestekoak […]

Europar Batasunak dinosauroak berpiztu zituenekoa

Europar Batasunak dinosauroak berpiztu zituenekoa

[puntueuskolaborazioa] Batzuk, ni barne, oso urrun bizi dugu Europa. Arrotz sentitzen dugula esan daiteke. Baina Internetek jaso dituen labankadarik handienak, bertatik datoz aspaldi honetan. Hortaz, agian, adi egon beharko ginateke. Sareko neutraltasunak labankada bat jaso zuela azaldu nizuen urtarrilean. Iraila da, eta zoritxarrez, ez nator albiste onekin. Nahiko nuke, bihotzez. Irailaren 12a zen, eta Europar […]

Etsaia algoritmoa izan daiteke

Etsaia algoritmoa (izan) da(iteke)

[argiakolaborazioa] Aurreko blog bidalketa, blog honen aurkezpen sinple bat baino ez zen. Autodefentsa digitaleko tailerrak antolatzen ditugu informatika elkartean. Aktibistei zuzendutakoak. Helburu nagusia teknologiak gure egunerokotasunean duen eraginaren eta zelatatze sistemen inguruko hausnarketa kolektiboa egitea delarik. Bide batez, bideragarria den heinean, zelatatze sistema horiek ekiditen ikastea da bigarren helburua. Izan ere, Euskal Herrian badira gu […]

Adimenik gabeko gauza adimendunak

Adimenik gabeko gauza adimendunak

[argiakolaborazioa] Badira bi aste iratzargailua ondatu zitzaidala. Bai, iratzargailua erabiltzen duten horietakoa naiz. Teknofiloa ere banaiz, hortaz, iratzargailu adimendun baten bila hasi nintzen, gaur egun dena izan behar delako adimenduna. Mundu mailako punta-puntako enpresa desberdinen iratzargailuak ikusi nituen. Egiari sor, ez espero bezain beste. Adimen handiko mundu honetan iratzargailu adimendun baten lana, ordua eman eta […]