[puntueuskolaborazioa] Internetetik nabigatzen duen edonork Mozilla Firefox nabigatzailea ezagutuko duen ziurtasun osoa daukat, are gehiago, zuek bezala, software librearen aldekoak izatekotan. Eta Mozilla Thunderbird? E-postak kudeatzekoa aplikazioa ezagutzen duzue? Nik neuk, egunero-egunero erabiltzen dut, bai…
Software libre eta sare banatuen lagun zaretenok dagoeneko jakinaren gainean egongo zarete: sare sozial berri bat jaio da! Mastodon. Sare sozial banatua zer den, sare sozial korporatiboak baino hobeak zergatik diren eta zertarako balio duten…
Librezalek Firefox nabigatzaile askea erabiltzearen aldeko kanpaina berri bat abiatu du. Hilabete honetako proiektua, beraz, maitasunaren inguruan orbitatzen du, euskaldun guztiok Firefox software libreaz berriz maitemintzera bultzatu nahi gaituzte. Badira hamaikatxo argudio Firefox-en alde egiteko,…
[puntueuskolaborazioa] Edozein esparrutan software librearen erabileraren aldekoa izango naiz, beti, baina edozein esparruk baino garrantzia gehiago duen esparru bat egotekotan, hezkuntza da, zalantza izpirik gabe. Gaur hezkuntza sisteman lan egiten duzuenontzat idatzi dut bidalketa hau;…
Egunero erabiltzen dugun gadget bat egotekotan, telefono mugikorra izango da zalantza izpirik gabe. Librezalen hau badakite, eta gero eta pertsona gehiago software librera eta euskarara erakartzeko asmoz, proiektu oso egoki bat plazaratu dute. Baina proiektua zein den azaldu orduko, utz nazazue Librezale zer den pixka bat azaltzen.
Joan den astean bertan software librearen aldeko albiste interesgarri bat jaso nuen FSFE-ren abenduko boletinetik, irakurri bezain pronto nire Twitter kontutik zabaltzea erabaki nuen. Ezusteko polita izan zen Josu Estarrona Elizondok txio hori aipatzean guretik oso hurbil gertatzen ari denaren berri jaso nuenean: Azaroan, Software librea administrazioan ezartzeko aukera aztertzeko ekimen parlamentarioa aurkeztu zuen EH Bilduk.
Joan den astean lagun batekin software librearen inguruan berba egiten aritu nintzen, gure mahaigain eta eramangarrietan ez ezik gaur egun geroz eta sarbide nabarmenagoa lortzen ari diren beste gailu batzuetaz. Hauetan, software librearen aldeko defentsa nola egin eztabaidatu genuen.
Uztailaren 14an Gorka Juliok Twitter bitartez bidalitako txio bati esker, Gipuzkoako Foru Aldundiak hurrengo hiru urteetarako Microsoft lizentzietan gastatuko duen diru kopuruaren berri izan nuen. Datu gordin horrek, harrituta utzi ninduen. Gipuzkoa Irekira zuzentzen zuen txio hori ikustean sarean.eus-eko artikulu honen gaia erabaki nuen, atoan.
Maiatzean Las Indias Electrónicas-en liburu labur bezain interesgarri bat irakurri nuen, El modo de producción P2P. Liburuak P2P ekonomiaren ardatzak azaltzeaz gain, honen aldeko irakurketa sakon bat egiteko aukera ematen digu eta haritik tiratuz gero, beste irakurketa batzuekiko interesa piztu. Gai hauek gustuko badituzue liburua irakurtzea gomendatzen dizuet.