Software librearekin lan egiten dugunok beti gabiltza beste plataforma batzuetako erabiltzaileak gurera erakarri nahian, izan ere, gure ustez teknikoki zein filosofikoki onena den softwarea baita.
Materian sartu orduko sarrera artikulu bat idatzi nahi nuen, izan ere, ezinbestekoa deritzot hemen zertaz berba egingo dugun jakitea berba egiten hasi orduko. Gai anitz kontutan hartu nahi ditut beti ere orbita berdinarekin ardatz: Software librea, jakintza askea eta ahalduntze eta parte-hartze kolektiborako teknologiak.