Laborategia 2.0 https://laborategia.eus Software librea eta ahalduntze kolektiboa Thu, 21 Mar 2019 10:09:28 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=5.1.1 Software librea eta ahalduntze kolektiboa Laborategia 2.0 Software librea eta ahalduntze kolektiboa Laborategia 2.0 https://laborategia.eus/wp-content/plugins/powerpress/rss_default.jpg https://laborategia.eus Boto elektronikoaz: ez, ezetz da! https://laborategia.eus/boto-elektronikoa/ https://laborategia.eus/boto-elektronikoa/#respond Tue, 19 Mar 2019 09:08:06 +0000 https://laborategia.eus/?p=1633 Boto elektronikoaz: ez, ezetz da!

Hauteskunde asko ditugu begi bistan: udal eta foru hauteskundeak, Espainia eta Europa. Ez naiz sartuko bozkatu beharko genukeen edo ez...

Eduki hau Boto elektronikoaz: ez, ezetz da! Dabid Martinezen Laborategia 2.0 blogeko edukia da.

]]>
Boto elektronikoaz: ez, ezetz da!

Hauteskunde asko ditugu begi bistan: udal eta foru hauteskundeak, Espainia eta Europa. Ez naiz sartuko bozkatu beharko genukeen edo ez eztabaidatzera. Ez dut aipatuko zer bozkatu beharko genukeen, zer ez. Ez dut propaganda politikorik egingo. Nagusikotxoak gara, eta norberak ikusiko du zer egin behar duen. Gaur kontu bakar batean zentratu nahi dut blog bidalketa hau: boto elektronikoa. Boto elektroniko madarikatua.

Boto elektronikoaren afera, azken urteotan, hauteskunde garai guztietan errepikatzen den mantretako bat da: “boto elektronikoa sustatu beharko genuke“. Eta argumentu horren aldeko beste azpimantra asko sortzen dira: abstentzioa gutxitzeko, gazteengana gerturatzeko, erosotasuna bermatzeko… ze aspergarriak garen, la ostia.

Boto elektronikoa onartzea, sustatzea eta erabiltzea gizarte honek egin dezakeen akatsik larrienetakoa deritzot.

Ez du abstentzioa gutxituko

Benetan, hau argumentatu behar izatea ere… ez, boto elektronikoak ez du abstentzioa gutxituko. “Eske hauteskundeak igandeetan dira eta klaro, larunbatean parrandan irteten bazara ez duakazu gogorik boztatzera joateko“. Serio? Abstentzioaren arazoa larunbat gaueko parrandazaleak dira/gara?

Ez dut baieztapen hori argumentu bakar batekin ere ezeztatuko. Ez baitu merezi. Esan nezake abstentziaoren arazorik nabarmenena politikarekiko eta politikari profesionalekiko daukagun begirune falta dela. Esan nezake abstentziaoren arazorik nabarmenena politika instituzionala zirku baten bihurtu izana dela. Esan nezake abstentzioaren arazorik nabarmenena dela abstentzioaren zati bat ez izatea pasiboa, baizik eta aktiboa (eta horrek niretzako ez duela arazorik suposatzen)… baina ez dut esango.

Arazo politikoek ez dute konponbide teknologikorik

Argi dago mundu honetan arazo politiko bat daukagula (bakarra balitz gaitzerdi). Eta argi daukat, baita ere, arazo politikoei ez zaiela aurre egiten konponbide teknologikoekin. Baizik eta politikoekin. Are gutxiago, teknologia bera helburu bilakatzen badugu.

Akats larria da hori.

Ez, ezetz da

Ez software librearekin, ezta, are gutxiago, software pribatiboarekin. Software librea erabiltzen duten gutxi batzuk entzun izan ditut: “Boto elektronikoa software librean oinarrituko bagenu, non dago arazoa?“. Zera… ba hasteko ez dago jakiterik publikatuko genukeen balizko bozketa softwarearen iturburu kodea eta hauteskunde momentuan exekutatzen ari garen softwarea berdina den. Ez dago jakiterik. Softwareak bugak ditu, hardwareak bugak ditu, gizakiok bugak ditugu… hauteskunde batzuk hackeatzeko interes minimoa, edo norbait erosteko diru apurra, duen edozeinek bide zuzena izango luke emaitzetara. Eta izango ez balu ere: ez daukagu zihurtatzerik.

Agian ondo dago eragile politikoen barne lanetarako boto elektroniko sistemak erabiltzea, gehienak prekarioak. Baina hor ere fede ariketa bat egin behar dugu. Argi izan: norberaren erakundeetako militanteenganako fede ariketa da.

Pribatutasunarekiko arazoa nabarmena

Ez naiz kriptografian aditua, ez daukat hurrengo baieztapena egiteko izan beharko nukeen jakintza maila. Baina berba egitea libre denez, esango dut: nolatan pentsatzen dugu gure NAN-aren ziurtagiri elektronikoa erabili dezakegula boto elektroniko bat eman dugula ziurtatzeko? Hasteko NAN zenbaki horretan dauden giltzak ez ditugu guk sortu. Gai teknologikoetan sartu gabe: Poliziak eman dizkigu txo! Nork ziurtatuko dit nire giltz publikoaren kopia pribatua ez dutenik? Nork ziurtatuko dit nire botoa zein izan den erregistratuko ez dutenik? Botoa sekretua izatea eskubide bat da, ez ditzagun gure eskubiak hain merke saldu.

NAN-a zulotxo baten sartzen dugu eta botoa eman ondoren ateratzen dugu, listo. Etxetik ere egin daiteke NAN irakurgailu bat izanez gero.” Hori esan didate. Behin baino gehiagotan. Tira, eta erosotasunarentzako egokiena wifia. Autobusetik bozkatu, wifia izan badute eta!

Baita beste hau “zu informatikaria izanda boto elektronikoaren alde egongo zara, ezta?“. Bai, eta Facebookek zure datuak hirugarrengoei saltzearen alde ere.

En fin.

Adituek zer esaten duten

Boto elektronikoaren kontra dauden teknologia adituak ekarri nahi ditut hona. Stallmanek, adibidez, software librearen sortzaileetako batek, zera esaten du (nik itzuli dut, barkatu gaizki badago):


Boto elektronikoa arriskutsua dela uste dut, eta arrisku hori ezin dela saihestu, ezta software librea erabilita ere.
Arriskua, norbaitek botoekin tranpak egiteko softwarea manipulatzea da. Ezin da saihestu, ezta ere, hauteskunde garaian erabiliko den programaren iturburu-kodea aztertzen bada, une horretan exekutatzen ari den programa aurretik erakutsi digutenaren desberdina izan daitekeelako. Norbaitek software originala ordezka dezake, botoak manipulatu eta bukatutakoan berrezarri; gertatu izanaz ere ez litzateke inor konturatuko. Ez litzateke zenbaketarik egiteko aukerarik egongo.
Beraz, botoak paperean ematearen alde daudenekin nago, eskuzko kontaketa bat egitea posible izateko.

Richard Stallman

Beste aditu batzuen hitzak irakurri ditzakezue hemen: Why online voting would be a ‘complete disaster’.

Etsaia algoritmoa (izan) da(iteke)

Argiako blog honetan argitaratu nuen lehen artikuluan, zera esan nuen: Etsaia algoritmoa (izan) da(iteke).

Kontziente gara boto elektronikoa kudeatzeko algoritmoak izango lukeen konplexutasun mailaz? Demagun Stallman oker dagoela, eta kontaketa eskuz egin genezakeela. Nola jarraituko genuke algoritmoa pausuz-pausu, eskuz, boto bakoitzeko? Hori bai demokraziaren jaia.

Oso ezkorra izan naiz

Bale, ados, onartzen dizuet. Gai honekin oso ezkorra naiz. Hortaz proposamen baikor batekin natorkizue: Facebook inkesta bat. Alderdi politiko bakoitzeko aukera bat, logo eta guzti, nork irabazi Facebookek esango digu.

Edo hobeto (Facebookek Cambridge Analytica ezagutzen du eta): Twitter hari bat, eragile politiko bakoitzeko txio bat. Nork atsegin gehiago lortu, hura lehendakari.

PS: Barkatu ironia. Iraultzailea omen da gai desberdinak behin eta berriz hausnartzea. Baina eztabaida batzuek, aspertzen naute.

Eduki hau Boto elektronikoaz: ez, ezetz da! Dabid Martinezen Laborategia 2.0 blogeko edukia da.

]]>
https://laborategia.eus/boto-elektronikoa/feed/ 0
Aldaketa teknologikoaren aferaz bost ohartarazpen https://laborategia.eus/aldaketa-teknologikoaren-aferaz-bost-ohartarazpen/ https://laborategia.eus/aldaketa-teknologikoaren-aferaz-bost-ohartarazpen/#respond Mon, 11 Mar 2019 07:03:33 +0000 https://laborategia.eus/?p=1618 Aldaketa teknologikoaren aferaz bost ohartarazpen

Arazo nabarmenak sortu dituen aro teknologiko baten bizi garela ohartuta, idatzi zuen Neil Postmanek Teknopolis liburua. Gomendatuta irakurri nuen. Postamek...

Eduki hau Aldaketa teknologikoaren aferaz bost ohartarazpen Dabid Martinezen Laborategia 2.0 blogeko edukia da.

]]>
Aldaketa teknologikoaren aferaz bost ohartarazpen

Arazo nabarmenak sortu dituen aro teknologiko baten bizi garela ohartuta, idatzi zuen Neil Postmanek Teknopolis liburua. Gomendatuta irakurri nuen. Postamek liburu honetan egindako ohartarazpen askok bere biziko garrantzia daukatela deritzot, horregatik interesgarri deritzot segundo bakar batez bada ere, burmuina konektatzea eta liburu honek utzi dizkidan bost ideia nagusiak zuokin guztiokin konpartitzea.

Ez nuen Postman ezagutzen, eta egia esan liburua irakurri ostean ere ez dut gehiegi sakondu bere bizitzan. Estatu Batuarra zen (nabari zaio), soziologoa zen, unibertsitate irakaslea… eta, besteak beste, gaur zuokin komentatu nahi dudan Technopoly: the surrender of culture to technology idatzi zuen.

Nire ustez zilegi da, bost ohartarazpenekin hasi orduko Postmanek Teknopolistzat zer ulertzen duen laburtzea (behintzat nik zer ulertu diodan). Teknopolis bat, teknologiak erabat kontrolatzen duen gizarte bat da. Gizarte horrek erabateko eraginkortasuna dauka helmuga bezala, eta berau lortzeko teknologia “lagun”. Arazo sozialak adituen begietatik bakarrik aztertzen ditu, gizartearen kalterako. Izan ere, egunerokotasunari eragiten dien erabakietan politikoki parte hartzea saihesten duen gizartea da. Anestesiatutako gizartea, Huxleyk Bai mundu berrian erakutsi zigun gizartearen parekoa (Postman berak, Huxley aipatzen du). Bukatzeko, berrikuntza teknologikoak gizartean eragin ditzakeen arazoak aztertzen, minutu batez gelditzen ez den gizartea ere bada Teknopolis. Eta honaino nola heldu garen azaltzen digu, ez baita fikziozko liburua. Saiakera da.

Agian, laburpena osatzeko asmoz, beste ideia bat gehituko dut: Postmanen ustetan, Estatu Batuetako gizartea teknofiloa da, baina ez da gizarte teknofilo osasuntsu bat. Bere aburuz, gizarte estatu batuarra ez delako gai teknologiaren alde iluna ikusteko.

Saltsa guzti hau atomizatzen doa liburuan zehar, eta zinez interesgarria egin zaidan irakurketa izan da. Bereziki goxatu ditut hitzaurrea eta lehen bi kapituluak (baina horrek ez du esan nahi gainontzekoak astunak direnik).

Teknopolis hori mahai gaineratuz, artikuluaren hasieran aipatu ditudan bost ohartarazpen egiten dizkigu Postmanen liburu honek.

Eta, orain bai, ohartarazpen hauei heltzeko momentua da:

  1. Teknologiak ematen dizun beste kentzen dizu: Oso interesgarria egin zait erlojuen inguruan egiten dituen hausnarketak. Erlojuak non eta zergatik sortu ziren, zertarako, eta zertan bukatu duten aztertzen du adibidetzat. Besteak beste, Joxek Kontuz mugikorrekin! artikuluan utzi nion iruzkinaren harira datorrelako gustatu zait.
  2. Teknologiak batzuei mesede egiten die eta beste batzuei kalte: Garaile eta garaituen inguruko irakurketa argia egiten du, izan ere, horrela izendatzen ditu; garaile eta garaitu. Ez dut uste honek azalpen berezirik behar duenik. Agian bai aipatzea, teknologiaren onarpenaren eraginak sortzen dituela, garaile eta garaituak.
  3. Teknologiak gure pentsatzeko modua aldatzen du: Puntu hau azaldu ordez, Pixelfed-en jarri nuen argazki baten agertzen den azpimarra irakurtzea gomendatzen dizuet. Informazioa, adimena baino garrantzitsuagoa bilakatzen ari da? Galdera horrekin jotzen gaitu aurpegian.
  4. Teknologiak maila desberdinetan bere inguruan dagoen guztia aldatzen du.
  5. Teknologia opari naturala dela uste dugu, eta ez dugu onartzen testuinguru historiko jakin baten sortzen dela.

Talde bezala teknologiak gu lagundu, gerturatu, komunikatu eta erraztasunak ematen dizkigula onartzen dugu, eta hori hala da. Ez da ezeztagarria. Edonork onartu beharko lukeen ideia bat dela deritzot. Postmanek liburu honetan ez ditu teknologiaren onurak ezeztatzen (eta agian hori izan da gehien gustatu zaidana, teoria luditak alboratzen dituela). Baina, bestalde, ezinbestekoa da begiak irekitzea eta teknologiaren aurrean ez itsutzea.

Bizitza, artikulu hau irakurtzeko erabiltzen duzun pantailaren atzean baitago, ez barruan.

Eduki hau Aldaketa teknologikoaren aferaz bost ohartarazpen Dabid Martinezen Laborategia 2.0 blogeko edukia da.

]]>
https://laborategia.eus/aldaketa-teknologikoaren-aferaz-bost-ohartarazpen/feed/ 0
🔗 [2019-02] Albiste interesgarrien zerrenda https://laborategia.eus/otsaileko-albisteak/ https://laborategia.eus/otsaileko-albisteak/#respond Thu, 28 Feb 2019 06:21:05 +0000 https://laborategia.eus/?p=1511 🔗 [2019-02] Albiste interesgarrien zerrenda

Hilero-hilero elikatu nahi dudan kategoria berri batekin natorkizue: Albiste interesgarrien zerrenda. Hemen, hiru kategorietan banatuta nire RSS jarioan arrantzatzen ditudan...

Eduki hau 🔗 [2019-02] Albiste interesgarrien zerrenda Dabid Martinezen Laborategia 2.0 blogeko edukia da.

]]>
🔗 [2019-02] Albiste interesgarrien zerrenda

Hilero-hilero elikatu nahi dudan kategoria berri batekin natorkizue: Albiste interesgarrien zerrenda. Hemen, hiru kategorietan banatuta nire RSS jarioan arrantzatzen ditudan albiste interesgarrien berri eman nahi dizuet, kategoria bakoitza gehienez bost albistetara mugatuz. Eta bai, lehen bidalketa honetan, ez dut kategoria bakoitzeko bost albisteen muga bete.

Kategoriak hurrengo hauek izango dira:

  • Software librea
  • Teknopolitika
  • Pribatutasuna

Helburua, egunerokotasunean irakurtzen ditudan albiste interesgarrien hileko zerrenda zuokin banatzea da. Baliteke RSS jario berri eta interesgarriak aurkitzea 😉

Software librea

Teknopolitika

Pribatutasuna

Post-Snowden aroan pribatutasunaren inguruko hausnarketak egiteko albisteak publikatzen dituen hack.in#badakigu-ren proiektua.

Telegram:

Mastodon:

Eduki hau 🔗 [2019-02] Albiste interesgarrien zerrenda Dabid Martinezen Laborategia 2.0 blogeko edukia da.

]]>
https://laborategia.eus/otsaileko-albisteak/feed/ 0
Androidentzako F-Droid biltegiko software libre aplikazio gehiago https://laborategia.eus/f-droid-android-aplikazioen-eguneraketa/ https://laborategia.eus/f-droid-android-aplikazioen-eguneraketa/#comments Thu, 14 Feb 2019 17:03:20 +0000 https://laborategia.eus/?p=1551 Androidentzako F-Droid biltegiko software libre aplikazio gehiago

Maiteminduen eguna omen da. Matasunik bada zeure bizitzan, erromantikoa izan zein bestelakoa izan, zorionekoa zu! Izan ere, sistema kapitalistak egun...

Eduki hau Androidentzako F-Droid biltegiko software libre aplikazio gehiago Dabid Martinezen Laborategia 2.0 blogeko edukia da.

]]>
Androidentzako F-Droid biltegiko software libre aplikazio gehiago

Maiteminduen eguna omen da. Matasunik bada zeure bizitzan, erromantikoa izan zein bestelakoa izan, zorionekoa zu! Izan ere, sistema kapitalistak egun hau urtarrileko beherapenen ondakinei irteera emateko erabiltzen badu ere, aizu! Maitasuna ospatzea polita da. Ezta? Are gehiago software librearekin ospatzen baduzu. Gaurko kasuan F-Droid biltegiarekin.

Zorionez badut maitasunik, eta zorionez maite bat baino gehiago, baina bikote irekia garenez, maitasun horren zati bat zuokin elkarbanatuko nahiko nuke:

Aurrekoan F-Droid biltegi librea zer zen, nola instalatu eta nola erabili komentatu nizuen. Gaurkoan, oparien egun internazionala denez, opari bat egin nahi dizuet. Niretzako ezinbestekoak diren F-Droid biltegiko Android aplikazio libreen zerrenda gaurkotzea (urte t’erdi ia… nola doan denbora).

Aipamen berezi bat (…ados, bi)

Lehenik eta behin, zerrenda osatu orduko, beste aipamen berezi bat egin nahiko nuke: LineageOS. Bateragarriak diren smartphoneetan instalatzeko custom ROM bat. ROM honen onuren artean bi goraipatu nahi ditut:

  1. Software libreaz osatuta dago eta nahi izanez gero GAPPS instalatu gabe erabili dezakezu.
  2. 100 % euskaraz dago Librezalek egiten duen ezinbesteko lanari esker. Zenbat maite dugun Librezale!

Joan den hilabetean instalatu nuen LineageOS neure smartphonean eta pozarren nago. Zuon telefonoarekin bateragarria izatekotan, probatzera gonbidatzen zaituztet 🙂

Ahal den neurrian, gure gailu guztiak askatu beharko genituzke.

Hortaz, hemen da bigarren proposamena:

F-Droid biltegiko ezinbesteko 8 aplikazio gehiago

  • Calendula: Medikamentuak hartzea ez ahazteko erabili dezakezun aplikazioa. Gailuan, historiko moduko bat gordetzen du.
  • Fedilab (lehen Mastalab): Mastodon (baita Pleroma/Peertube/GNU Social/Friendica) gizarte sarea(k) erabiltzeko bezeroa. Lehen Tusky erabiltzen nuen baina Fedilab-ek Tusky-k eskaintzen ez dituen gauza interesgarriak eskaintzen dituenez, aldatu egin nuen. Bikote irekiak gara.
  • Ohiturak (Loop Habit Tracker): Ohiturak neurtzeko oso erabilgarria den aplikazio bat, adibidez, noiztik ez dut erretzen? Edo, zein egunetan irakurri dut liburu bat azken hilabetean?
  • Riot.im: Matrix mezularitza zerbitzuarentzako bezeroa. Librea, federatua, segurua… hemendik gutxira Telegram ordeztuko duena 😉
  • RiseupVPN: Riseup kolektibo anarkistaren doako (ekarpen ekonomikoak oso ongi etorriak izango dira) VPN zerbitzua erabiltzeko aplikazioa. Bitmask-en oinarritzen da. Ezinbestekoa.
  • Tiny tiny RSS: RSS jarioa(k) irakurtzeko erabiltzen dudan bezeroa (Tiny tiny RSS-ren zerbitzaria izan behar duzu).
  • Turtl: Evernote zerbitzu pribatibo eta pribatutasunik gabekoa ordezkatzeko proiektu oso polita. Momentuz probak egiten nago, baina itxura oso ona dauka.
  • VLC: Nork ez du VLC ezagutzen? Bideo erreproduktore ezagunenen artean ezagunenaren Android bertsioa.

Momentuz, hemen bukatuko dut zerrenda. Ezin esan dezakezue maitasunaren egun honetan, opari berezia jaso ez duzuenik!

Ah!? Ahaztu orduko. Zer deritzozue maite dituzuen software librearen aldeko aktibistak zenbat maite dituzuen aitortzeari? Atzo ez bada, gaur.

Ni neu hasiko naiz:

Erabiltzen ditudan software desberdinak euskaratzen dituzuenoi: maite zaituztet 🙂

Eduki hau Androidentzako F-Droid biltegiko software libre aplikazio gehiago Dabid Martinezen Laborategia 2.0 blogeko edukia da.

]]>
https://laborategia.eus/f-droid-android-aplikazioen-eguneraketa/feed/ 2
@dabidnet Twitter kontuarekin gertatu dena https://laborategia.eus/twitter-itxi-dut/ https://laborategia.eus/twitter-itxi-dut/#respond Thu, 07 Feb 2019 14:12:41 +0000 https://laborategia.eus/?p=1489 @dabidnet Twitter kontuarekin gertatu dena

Kaixo! Agian azken egunotan Twitter kontuarekin egiten egon naizenaz ohartu zarete, baina badaezpada, hemen nire hitzekin idatzita utzi nahi izan...

Eduki hau @dabidnet Twitter kontuarekin gertatu dena Dabid Martinezen Laborategia 2.0 blogeko edukia da.

]]>
@dabidnet Twitter kontuarekin gertatu dena

Kaixo!

Agian azken egunotan Twitter kontuarekin egiten egon naizenaz ohartu zarete, baina badaezpada, hemen nire hitzekin idatzita utzi nahi izan dut.

Nire @dabidnet Twitter kontu pertsonalaren txio eta gogoko gehienak ezabatu eta kontua giltzarrapoarekin utzi dut.

Orain arte bizi izan dudana

Telagram sortu eta aste gutxitara utzi nuen WhatsApp. Urte batzuk geroago Facebook kontua ezabatu nuen, eta gaur, Twitter kontua “ixtea” erabaki dut.

WhatsApp kentzean izan nuen esperientzia oso baliagarria izan zait beste biak ixterako orduan, izan ere, beti gomendatzen dizuet WhatsApp kentzea. Facebook ezabatu nuenean faltan botako nuela pentsatu nuen, baina ez da horrela izan. Facebooki eskaintzen nion denbora orain liburuak irakurtzeari eskaintzen diot, edo Facebooken nituen lagunekin Facebooketik kanpo egotera… edozein gauza da hobea, baita aspartzea ere, Facebooken denbora gehiago galtzea eta geure datu pribatuak oparitzen jarraitzea baino (bai, Instagram ezabatzeke daukat).

WhatsApp utzi nuenean familiak eta lagunek zera galdetu zidaten: Ondo zaude? WhatsApp utzi duzula ikusi dut. Nola ez naiz ba ondo egongo? WhatsAppak estresa sortzen zidanean, askok derrigorrezkotzat jotzen duzuen berehalakotasunak ito egiten ninduenean.

Baina hemendik aurrera ezingo zara geurekin komunikatu! Izan zen, bigarren baieztapena. Nola baina? Deitzen bazaitut ez didazu telefonoa hartuko? Telegram instalatzea ez daukazu akaso? Erantzuten nien.

Urte asko pasatu dira, ez dut WhatsAppen falta inoiz sumatu (Telegram soberan sumatzen hasia naiz). Berdina gertatu zait azken hileotan Facebookekin eta seguru nago Twitterrekin berdina gertatuko zaidala, baina kasu honetan ez dut profila ezabatuko, batik bat ez dudalako erabiltzaile izena libre utzi nahi. Mundua ez da bukatzen sare sozial digitalak, antza denez ordezkaezin hauek, usteagaitik. Hori da azken urteotan ikasi dudana.

  • Denbora askoz gehiago daukat.
  • Produktiboagoa naiz (ez naiz lan kontuetaz ari).
  • Denbora gehiago nago maite ditudan pertsonekin geure artean telefono mugikor bat jartzeko behar izanik gabe.
  • Telefono mugikorra gutxiago erabiltzen dut (hala ere gehiagi erabiltzen dut).
  • Norbaitek eman zeure WhatsAppa esan eta WhatsAppik ez daukadala esaten jartzen duten aurpegia gustuko dut. Egizue proba 😉
  • Berdina Facebooka eskatzen didatenean.

Ondorioz ez ditut sare sozialak usten, baina libreak erabiltzea aukeratzen dut.

Erabaki naturalak dira

Software librearen aldeko aktibistatzat aurkeztu ohi dut neure burua. Aktibisten pribatutasuna bermatzeko, edo behintzat bermatzen saiatzeko, hamaikatxo hitzaldi eta tailer eman izan ditut azken boladan han-hemenka. Nire inkoherentziekin bizitzen ikasi nuen aspaldi, baina burujabetza digitalaren aldeko apostua egitean Twitter bezalako plataformetan egotea ez dut naturalegi ikusten (izan ere ez dut inoiz natural ikusi, baina neure burua zuritzen nuen). Aste honetan hausartu naiz aspaldi egin nahi nuen hori egitera.

GAFAM (Google, Amazon, Facebook, Apple y Microsoft) enpresetan jartzen dugu fokoa software libre eta pribatutasunaren aldeko aktibistok eta antikapitalistok. Baina beste enpresa askok ere saku berberean bukatzeko ibilbidea egiten hasiak dira. Nire ustez Twitter da aktibistok etengabe zuritzen ari garen haietako bat.

Project Veritas, Twitter vende información personal de los usuarios a empresas publicitarias.

Neure buruari zera galdetu diot: zergatik ez errepikatu prozesua Twitterrekin, aurrekariak hain onak izan badira?

Hortaz, konektatuta egotea txarra da?

Ez. Baina plataforma horietan konektatuta egoteak zoriontsu egiten ez zaituenean, osasuntsuena distantzia jartzea da. Hausnartzea, eta erabaki bat hartzea.

En fin. Blogean, e-postan, Telegramen (hau izango da agian kenduko dudan hurrengoa), Matrixen, Mastodonen, Pixelfeden… leku guzti-guzti hauetan aurkituko nauzue.

Ez dira gutxi, eta ezin esan dezakezue ni online aurkitzeko arazorik izango duzuenik.

Bide batez, eta bukatzera bidean: agian egunen baten kontrako ondoriora heltzen naiz.

Bitartean izan zintzo 🙂

Eduki hau @dabidnet Twitter kontuarekin gertatu dena Dabid Martinezen Laborategia 2.0 blogeko edukia da.

]]>
https://laborategia.eus/twitter-itxi-dut/feed/ 0
Mastodoneko irakurketa talde euskaldun eta irekia sortu dugu https://laborategia.eus/mastodon-irakurketa-taldea/ https://laborategia.eus/mastodon-irakurketa-taldea/#respond Wed, 16 Jan 2019 12:54:11 +0000 https://laborategia.eus/?p=1396 Mastodoneko irakurketa talde euskaldun eta irekia sortu dugu

Joan den urteko azaroan aurkeztu genuen mastodon.eus, Mastodon sare libre eta deszentralizatuaren euskal instantzietako bat. Ordutik hona 1500 erabiltzailetik gora...

Eduki hau Mastodoneko irakurketa talde euskaldun eta irekia sortu dugu Dabid Martinezen Laborategia 2.0 blogeko edukia da.

]]>
Mastodoneko irakurketa talde euskaldun eta irekia sortu dugu

Eguneraketa
@elegose@mastodon.eus
profila sortu dugu taldea kudeatzeko eta eguneraketak jasotzeko.

Joan den urteko azaroan aurkeztu genuen mastodon.eus, Mastodon sare libre eta deszentralizatuaren euskal instantzietako bat. Ordutik hona 1500 erabiltzailetik gora lortu du euskal instantzia honek eta hauek 16500 mezutik gora bidali dituzte. Sare sozial libre honetan jorratzen diren gaiak askotarikoak dira: 1500 erabiltzaile profil desberdinek sortu dezaketen aniztasunaren parekoa.

mastodo.eus logotipoa
Mastodon.eus instantziaren logotipoa

Mastodon.eus-en gauden erabiltzaile batzuek (zein beste instantzietan egon daitezkeen erabiltzaile euskaldun desberdinek) irakurketa talde euskaldun eta ireki bat osatzea pentsatu dugu hilabete honetan. Talde hasi berria da eta saila iruditzen zait etorkizuna zein izango den jakitea, baina helburua hilero-hilero euskarazko liburu bat aukeratu, irakurri eta komentatzeko erronka mantentzea da.

Oraingoz otsaileko irakurketa zein izango den aukeratzeko proposamenak jasotzen ari gara. Momentuz, sei irakurketa proposamen jaso ditugu:

  • Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua, Edorta Jimenez.
  • Ez tiro egin anbulantziei, Mikel Ayllon.
  • Fakirraren ahotsa, Harkaitz Cano.
  • 19 kamera, Jon Arretxe.
  • Zaldi beltzak zeruan, Txomin Peillen.
  • Uzta gorria, Dashiell Hammetten (itzulpena Xabier Olarra).

Proposamenak egiteko tartea zabalik dago eta erronka honetan parte hartu nahi duen edonork otsailerako irakurketa proposamenak egin ditzake #otsailerakoproposamena traola erabiliz, urtarrilaren 22a izango da proposamenak jasotzeko azken eguna. Egun horretan, proposamen guztiak jaso eta inkesta bat irekiko dugu eta jasotako irakurketa proposamen guztiak bozkatzeko aukera egongo da. Inkesta horretatik aterako da, hain zuzen, otsailean irakurri beharreko liburua. Inkesta betetzeko azken eguna urtarrilaren 31a izango da. Otsailaren 1ean irakurri beharreko liburua zein den argitaratuko dugu. Hortik aurrera traola #otsailekoliburua izango da.

Liburua aukeratuta dagoenean hilabeteko tartea izango dugu liburua irakurtzeko eta komentatzeko (bakoitzak nahi duen momentuan eta eran aipatutako #otsailekoliburua traolarekin, baina adi spoilerrekin!). Iruzkin horiek guztiek Mastodon-en zentratuko direla aurreikusten badut ere, Fedibertsoko sare desberdinetan zabaltzeko aukera egongo da.

Talde irekia denez edonork parte hartu dezake eta gainera oso erraza da:

  1. Hasi saioa zeure Mastodon instantzian. Adib: mastodon.eus (erabiltzailerik ez baduzu hemen sortu dezakezu).
  2. Proposatu nahi beste liburu #otsailerakoproposamena traola erabiliz.
  3. Urtarrilaren 22tik aurrera bozkatu irakurri nahi zenituzkeen liburuak egun horretan publikatuko dugun inkesta betez.
  4. Aukeratzen dugun liburua irakurri, goxatu eta komentatu #otsailekoliburua traola erabiliz.

Irakurketa on!

Eduki hau Mastodoneko irakurketa talde euskaldun eta irekia sortu dugu Dabid Martinezen Laborategia 2.0 blogeko edukia da.

]]>
https://laborategia.eus/mastodon-irakurketa-taldea/feed/ 0
Software Librea eta Open Sourcea desberdintzeko bi ideia https://laborategia.eus/software-librea-eta-open-sourcea-desberdintzeko-bi-ideia/ https://laborategia.eus/software-librea-eta-open-sourcea-desberdintzeko-bi-ideia/#respond Thu, 20 Dec 2018 08:37:36 +0000 https://laborategia.eus/?p=1389 Software Librea eta Open Sourcea desberdintzeko bi ideia

Azaroaren 9an software librearen afera aztertzeko mahai inguru batera gonbidatu ninduen ISF-MGI Euskadik (Mugarik Gabeko Ingeniaritza). Mahai inguru horren helburua,...

Eduki hau Software Librea eta Open Sourcea desberdintzeko bi ideia Dabid Martinezen Laborategia 2.0 blogeko edukia da.

]]>
Software Librea eta Open Sourcea desberdintzeko bi ideia

Azaroaren 9an software librearen afera aztertzeko mahai inguru batera gonbidatu ninduen ISF-MGI Euskadik (Mugarik Gabeko Ingeniaritza). Mahai inguru horren helburua, software librea, eta oro har teknologiak libreek, garapenerako lankidetzan izan dezakeen onurak aztertzea zen. Eta lan horretarako Mastodon.eus-en ikus dezakezuen eskema hau jarraitu nuen. Mahai inguruan esan nuen lehenengoko gauza, modu eraikitzailean (nola bestela?), mahai inguruaren izenburua oker zegoela izan zen. Bertan berba egin behar genuen gehienok software librearen aldeko aktibistak ginen eta mahai-inguruaren izenburua open source teknologiak aipatzen zituen. Hortaz, eskema bi minutuz alde batera utzi eta software librearen eta open sourcearen arteko desberdintasunak azaldu nituen. Edo behintzat, saiatu nintzen.

Honi gehitu nahi diot, euskararen egunean Teketenek tut hau idatzi zuela eta nire ustez oso interesgarria den artikulu honekin erantzun niola. Bertan ere, gaztelaniaz, ideia honen ingurua sakontzen da. Eta software librea ikuspuntu interesgarri batetik aztertzen da: antifaxismoa. Irakurketa gomendatzen dizuet.

En fin, hau da gaurko artikulu hau ulertzeko sarrera txikia. Aldez aurretik esan behar dizuet gogo itzela nuela honetan zuekin sakontzeko eta agian pixka bat luzatuko naizela. Izan ere, gai honen inguruan uste arraroak eta gaizki ulertuak daudela uste baitut. Modu berean, ez dut uste nahita egiten dugun zerbait denik, seguru asko, ez baitigute inoiz azaldu software librea eta open sourcea ez dela gauza bera.

Software librea zer den

1983. urtean hasi zuen Richard Stallman estatu batuarrak GNU proiektua. Orduz geroztik, software librearen aldeko erakundeen artean erreferentzia gehien duen erakundea da eta software librearen oinarriak definitzen ditu.

Software librea software libre bezala katalogatzea ezin da errazagoa izan, hurrengo lau askatasunekin bat egin behar du (guztiekin):

  1. Helburua edozein dela ere exekutatu ahal izatea.
  2. Aztertu eta aldatu ahal izatea
  3. Kopiatu ahal izatea.
  4. Hobetu, eta hobekuntza horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurarako.

Open sourcea zer den

Open sourcea, edo Kode Irekia, 1998an jaio zen. Urte honetako otsailean Bruce Perens eta Eric S. Raymondek software librearen aldeko komunitatearen erabiltzaile batzuekin batera open source terminoa adostu eta opensource.org webgunea publikatu zuten. Asko laburbilduz, erabiltzaile hauentzat ingeleseko Free terminoa anbiguoegia zen berau definitzeko. Ingelesez Free hitzak bi esanahi nagusi ditu: askea edo doakoa. Open source komunitatearen ustetan Free terminoa doakotasunarekin nahasten hasiak ziren erabiltzaile askok.

  • Birbanatze librea: softwareak erregalatu edo saldu daiteke libreki.
  • Iturburu-kodea: iturburu-kodea barneratua egon behar da, edo libreki eskuratu.
  • Lan deribatuak: aldaketen birbanatze baimenduta.
  • Egilearen iturburu-kodearen osotasuna: lizentziek eskatu ahal dute aldaketak birbanatu daitezen bakarrik adabaki gisa.
  • Pertsonen edo taldeen bereizketarik gabe: inor ezin da kanpoan utzi.
  • Ekimen areen bereizketarik gabe: erabiltzaile komertzialek ezin dira baztertu.
  • Lizentziaren banaketa: programa jasotzen duten guztiei eskubide berberak aplikatu behar zaizkie.
  • Lizentziak ezin du produktu baten berariazkoa izan: programa ezin da bakarrik lizentziatu banaketa handiago baten parte gisak.
  • Lizentziak ezin du murriztu beste software bat: lizentziak ezin du behartu software irekiarekin banatzen den beste software bat kode irekikoa izatera.
  • Lizentziak teknologikoki neutrala izan behar du: lizentziaren onarpena ez da eskatu behar saguaren klik batez edo softwarearen euskarriaren menpeko beste berariazko forma batez.

Desberdintasunik?

Begi bistakoa denez, software librearen aldeko mugimenduak softwarearen alde etiko eta moralak nabarmentzen ditu. Eta alde ekonomikoa, bigarren maila baten kokatzen du, ostera, open source mugimenduak lehentasuntzat jotzen du aspektu tekniko eta ekonomikoa.

Bigarren desberdintasun nabarmen bat erakustearren, eta agian desberdintasunik nabarmenena da, software librearen aldeko mugimenduarekin iturburu kodea, eta beronen eratorriak, beti izango dira askeak, open sourcearekin ez bezala. Eta hau hala da, software libreko lizentzia guztiek softwarearen askatasuna bermatzen dutelako, open sourcearen lizentzia batzuk egiten ez ez duten bezala.

Oinarrian argumentu bakarra defendatu nahi dut, eta oso sinpleki egingo dut nahiko luzatzen ari naizelako: Software librearen askatasunek jarrera moral eta filosofiko bateri erantzuten diote, jarrera politiko bati. open sourcearenak merkatuaren behar izan bati.

Guzti honek open sourcea txarra dela esan nahi du?

Ez, inondik inora. Guzti honek gauzak ganoraz adierazi behar direla besterik ez du esan nahi (ez esazue egin, ezjakintasunagatik bada ere, nik mastodon.eus Argia blogetan aurkeztu nuenean artikuluaren izenburuarekin egin nuena). Software libreak askatasunaren inguruan egiten du berba. Eta software librearen aldeko mugimendua jarrera politiko (etiko eta moral) bat da. Ez da zilegizkoa horren mugimendu anitz, zabal eta ezinbestekoa, merkatu paradigmetan bakarrik aztertzea open source terminoak eskatzen duen moduan.

Eta bueno, hona heldu baldin bazara: zorionak! Txapa nabarmenak irakurtzeko gaitasuna erakutsi duzu.

Azken ideia bat lotu nahi nuke guzti honekin, eta oso labur egingo dut.

  • Software libre guztia open source era bada.
  • Open source guztia ez du zertan software librea izan behar.

Artikulu hau idazteko hurrengo baliabideak erabili ditut, sakontzeko gogoz geratu bazara azken loturaren irakurketa gomendatzen dizut, bigarrenez gaurkoan 😉

Eduki hau Software Librea eta Open Sourcea desberdintzeko bi ideia Dabid Martinezen Laborategia 2.0 blogeko edukia da.

]]>
https://laborategia.eus/software-librea-eta-open-sourcea-desberdintzeko-bi-ideia/feed/ 0
Mammut galdutako generoko ugaztun proboszideoen izen arrunta: mastodon.eus https://laborategia.eus/mammut-galdutako-generoko-ugaztun-proboszideoen-izen-arrunta-mastodon-eus/ https://laborategia.eus/mammut-galdutako-generoko-ugaztun-proboszideoen-izen-arrunta-mastodon-eus/#respond Fri, 30 Nov 2018 08:23:17 +0000 https://laborategia.eus/?p=1367 Mammut galdutako generoko ugaztun proboszideoen izen arrunta: mastodon.eus

Ba bai lagunok, Mammut galdutako generoko ugaztun proboszideoen izen arrunta Mastodontea da euskaraz. Antzinako grezieraz: μαστός “ugatz” eta ὀδούς, “hortz”....

Eduki hau Mammut galdutako generoko ugaztun proboszideoen izen arrunta: mastodon.eus Dabid Martinezen Laborategia 2.0 blogeko edukia da.

]]>
Mammut galdutako generoko ugaztun proboszideoen izen arrunta: mastodon.eus

mastodo.eus logotipoaBa bai lagunok, Mammut galdutako generoko ugaztun proboszideoen izen arrunta Mastodontea da euskaraz. Antzinako grezieraz: μαστός “ugatz” eta ὀδούς, “hortz”. Eta ez, ez naiz biologoa, hortaz, gauza hauek Wikipedian begiratu behar ditut. Badakizue, entziklopedia askea.

Jakin gabe, etengabe, konturatu gabe, software librea erabiltzen duzue. Egunero-egunero egiten duzuela esango nuke. Bazenekiten Internet erabilgarri izateko ezinbestekoak diren zerbitzari gehienek software libre erabiltzen dutela? Ez bakarrik autogestionatuek, baita enpresa handienenak ere.

Gauzak horrela, ordea, ez da berdin gertatzen egunero erabiltzen ditugun, eta horrenbeste maite ditugun, sare sozialekin. Gehienak, denak ez esateagatik, pribatiboak dira, hau da, ez dute software librearen lau askatasunak bermatzen. Hori gutxi balitz, zentralizatuak dira. Zer esan nahi du honek? Egunenen baten Twitter, Facebook, WhatsApp… zerbitzuz kanpo gelditzen baldin badira, zerbitzuz kanpo geratu garela. Izan ere, ez daukagu inongo kontrolik beraiengan. Google Reader gogoratzen duzue? RSS jarioak irakurtzeko Googlek online eta debalde jarri zuen web aplikazioa? Itxi zutenean guratiko askok, eta gutariko diot ni barne nengoelako, zerbitzu gabe geratu ginen eta RSS jarioak irakurtzeko ezintasunarekin. Baina ez genuen zerbitzua kontrolatzen, hortaz, beraiek nahi bezain pronto, akabo. Itxita. RSS jarioak irakurtzeko beste tresna batzuk aurkitu behar izan genituen. Eskerrak Tiny-tiny RSS garatu zuten. Berdina gertatu izan da Googlek sortutako beste zerbitzu batzuekin, baita beste enpresa askok kudeatutako beste horrenbesterekin ere. Eta etorkizunean Twitterrekin gerta dakiguke. Bai, badakit interes ekonomiko asko dagoela medio, baina gertatu, gertatu daiteke.

Edonola ere, bueltatu gaitezen harira (laburbiltzeko daukadan gaitasun eza barkatuko didazue). Mammut galdutako generoko ugaztun proboszideoen izen arruntaz hari ginen: Mastodon.

Bada, Mastodon galdutako animalia bat baino gehiago da, izan ere, azken urteotan, sare sozial libre eta federatu bati izen hori jarri diote eta: Mastodon. Sare librea da, berau osatzeko erabiltzen den softwarea, software librearen lau askatasunak bermatzen dituelako. Dale. Eta federatua da, zerbitzu bat jauziko balitz komunikazioa bermatuko luketen instantzia asko daudelako. Hortaz, sare banatu bat sortzea ahalbideratzen digu. Sare sozial zentralizatuetan (Twitter, Facebook…) instantzia bakarra egoten da. Mastodonen kasuan hori ez da horrela, elkarren artean federatutako hainbat instantzia baitaude. Konfederalismo demokratikoa. Eta ez bakarrik euren artean erlazionatutako Mastodon instantziak. Baina fedibertsoa zer den hurrengo baterako utziko dugu, nitaz gogaitu orduko (sakondu nahi duenak behean daukan lotura jarrai dezala).

Hala izanik, mastodon.eus Mastodon instantzia bat da. Mundura euskaraz salto egiteko. Mastodonen argitaratutako mezuei toot esaten zaie ingelesez. Momentuz, komunitateak euskarazko hitz bat adosten ez duen bitartean, horrelaxe deituko diegu guk ere. Gai hauetan sakondu nahi baduzue hemen daukazue proiektua sortzeko garatutako ohiko galdera guztiak, bertan nik egin dezakedan baino askoz hobeto azaltzen da kontu guzti hau. Eta ikusmin gehiago sortzeko bideo hau ere eskuragarri daukazue.

Egun batzuk barru aurkeztuko dugu mastodon.eus mundura. Euskaraz, eta euskaratik. Bitartean Mastodontea hobeto ezagutu nahi duenarentzat izen ematea zabalik dago jada.

Ez dut Wikipediako artikulua aldatuko. Ez baitut nahi inork ni bandalismoa egin izanagatik salatzea. Baina:

Mastodonte (antzinako grezieraz: μαστός “ugatz” eta ὀδούς, “hortz”) euskaldunok batu nahi dituen sare sozial librea da.

Izena ematen baduzue eta honelako artikuluetan interesik baduzue, hemen jarraitu nazakezue.

Laburbilduz, oraingoan bai, zin dagizuet:

mastodon.eus euskaldunon Twitter askea da.

Eduki hau Mammut galdutako generoko ugaztun proboszideoen izen arrunta: mastodon.eus Dabid Martinezen Laborategia 2.0 blogeko edukia da.

]]>
https://laborategia.eus/mammut-galdutako-generoko-ugaztun-proboszideoen-izen-arrunta-mastodon-eus/feed/ 0
Europar Batasunak dinosauroak berpiztu zituenekoa https://laborategia.eus/europar-batasuna-copyright-legea/ https://laborategia.eus/europar-batasuna-copyright-legea/#respond Wed, 26 Sep 2018 08:37:41 +0000 https://laborategia.eus/?p=1362 Europar Batasunak dinosauroak berpiztu zituenekoa

Batzuk, ni barne, oso urrun bizi dugu Europa. Arrotz sentitzen dugula esan daiteke. Baina Internetek jaso dituen labankadarik handienak, bertatik...

Eduki hau Europar Batasunak dinosauroak berpiztu zituenekoa Dabid Martinezen Laborategia 2.0 blogeko edukia da.

]]>
Europar Batasunak dinosauroak berpiztu zituenekoa

Batzuk, ni barne, oso urrun bizi dugu Europa. Arrotz sentitzen dugula esan daiteke. Baina Internetek jaso dituen labankadarik handienak, bertatik datoz aspaldi honetan. Hortaz, agian, adi egon beharko ginateke.

Sareko neutraltasunak labankada bat jaso zuela azaldu nizuen urtarrilean. Iraila da, eta zoritxarrez, ez nator albiste onekin. Nahiko nuke, bihotzez. Irailaren 12a zen, eta Europar Parlamentuko kideek “copyright”-aren direktiba polemikoa onartzen zuten Europako, eta Espainiako, eskuinaren ezinbesteko laguntzarekin. Erdipurdiko direktiba honen artikulu eztabaidatuenak, 11 eta 13, hortaz, aurrera egingo dute.

Gogoan duzue nola Wikipedia joan den uztailean egun batez beltzez geratu zen? Ba tira, Interneteko beste gune esanguratsu askoren moduan, oraintsu onartutako direktiba berri honen, 11 eta 13 artikuluen kontra protestan ari ziren. Egun horretan, uztailaren 6an, ezin izan genituen Wikipediak kontsultatu ezta editatu. Mezu argi bat utzi ziguten: #WikipediaSeApaga. 11 eta 13 artikulu hauek Wikipedien lanari nola eragingo dien azalduz. Kapaz gara pentsatzeko, segundo batez bada ere, zer gertatuko litzatekeen Wikipediak behartuta itxi beharko balituzte?

Izan ere, direktiba honek mesede eskasa egingo digu Interneteko erabiltzaile eta sortzaileoi. Funtsean, nahiko erraz azaltzen dira, behintzat, eztabaida gehien sortu duten bi artikulu hauek:

Alde batetik, Interneteko enpresa handiek (Facebook, YouTube, Twitter…) beraien plataformetara igotzen den eduki guztia zelatatu beharko dute (gehiago zelatatu beharko dute, esaldia agian zuzenagoa da) algoritmo desberdinak erabiliz, nork berea. Horretarako arrazoia plataforma horietan plazaratzen diren edukiek copyright legeen kontra ez egitea da. Igo nahi dugun edukiak direktiba honen kontra egingo balu, seguruenik (izan ere, ez baita oraindik inplementatu), eduki hori publikatzeko ezintasuna eragingo luke, adierazpen askatasuna modu larrian kolpatuz.

Bestetik, komunikazio medio handiei, bilatzaileetan, albiste batzaileetan, beraien artikuluak estekatzeagatik kobratzeko aukera zabaltzen zaie. Albisteen medio espekulatzaile handienek, Espainiako eskumaren laguntzarekin, Espainiako kongresuan aspaldi saiatu ziren lege hau ezartzen, eta porrot nabarmena izan zen beraientzat. Nola daukazu aurpegi hain gogorra zeure kongresuan onartu ezin izan zenuen proposamen bat Europara eramateko?

Pentsatu ote dute zer gertatuko litzatekeen albiste enpresa hauen eduki guztia bilatzaile eta batzaile guzti hauetatik desagertuko balitz? Oinarrian, beraien etekinen parte handi bat ere desagertuko zela.

Hara! Joan eta egunkariak saldu.

Pentsamendu neoliberal basati honek, hilda dagoen dinosauroak berpiztea baino ez du helburu: copyrightaren lobbieak. Eta ezer gutxi ulertzen du Internetek, adierazpen askatasun eta giza eskubide terminoen inguruan.

Baina lasai, Europar modernoak gara.

Guzti hau gutxi balitz, aipagarria da direktiba honek Interneteko kontrola ia-ia erabatekoa duten plataformei, beste bide bat irekitzen diela. Gaur egun gertatzen den moduan, ikusgarri zaigun mundu eta ideologia zati handi bat, nola bistaratzen dugun beraien esku uztea gutxi balitz, direktiba berri honekin algoritmo horiek mundua are eta algoritmoen gobernuago bilakatzeko aukera izango dutelako. Zer publikatu, zer ez, beraien esku. Eta ez dut uste algoritmo gardena izango denik.

Eta honelako direktiba proposamenekin geure inteligentzia mesprezatzea gutxi balitz, gutaz barre egitera ausartzen dira. PSOEko Jose Blanco kasu. Direktiba berri honek erabiltzaileontzako adierazpen askatasuna eta egileentzako diru sarrera justu bat suposatuko duela esaten duenean adibidez. Oso arin, eta arin bezain argi, erantzun zion Javier de la Cuevak IKTetan espezializatutako abokatuak.

Baina ulertu nahi ez duenari gauzak azaltzea alferrikakoa da.

Eta hemendik aurrera zer? Beste direktiba guztiek egin behar duten bide berbera egingo du honek ere. Europar Parlamentuko gela ilun eta itxi batean negoziatuko da. Negoziazio hilabete horien epemuga gainditzen denean prest ez bagaude, gaur egun ezagutzen dugun Internet desagertuko da. Betirako.

#SaveYourInternet

Eduki hau Europar Batasunak dinosauroak berpiztu zituenekoa Dabid Martinezen Laborategia 2.0 blogeko edukia da.

]]>
https://laborategia.eus/europar-batasuna-copyright-legea/feed/ 0
God save the queen, The fascist regime https://laborategia.eus/god-save-the-queen/ https://laborategia.eus/god-save-the-queen/#respond Fri, 08 Jun 2018 11:05:07 +0000 https://laborategia.eus/?p=1344 God save the queen, The fascist regime

Ez dakit ba, agian testu hau Bilboko errekan, megafonoa eskuan, Facebookek berak lurrean irakurtzea debekatuta, lau haizeetara zabaldu beharko nuke....

Eduki hau God save the queen, The fascist regime Dabid Martinezen Laborategia 2.0 blogeko edukia da.

]]>
God save the queen, The fascist regime

Ez dakit ba, agian testu hau Bilboko errekan, megafonoa eskuan, Facebookek berak lurrean irakurtzea debekatuta, lau haizeetara zabaldu beharko nuke. Edo agian Urdaibain, uretara jausiz gero bizirik ateratzeko aukera gehiago izateko (momentuz behintzat). Edo agian ez nuke horrelakorik pentsatu behar, Sid Vicious-en adina aspaldi gainditu nuen. Gainera, baten batek bideoa grabatu eta Facebookera igoko luke, baina seguruenik, hori gertatuta ere, arin baten ezabatuko luke Facebookek bideoa.

En fin.

A zelako asteak lagunok. Lehenik eta behin, Facebook-etik alde egiteko argudio gutxi bagenitu, beste batekin egin genuen topo. Jarraitzeko, Twitterren (agian beste maila batean), baina funtsean berdin-berdina gertatzen zela jakin dugu. Gutxi balitz, bukatzeko, Twitterreko pasahitzen kontu hau… egia esan, beraien edukiak eta geure pribatutasuna zaindu behar dituzten enpresa neoliberalak lotsagorritzeko moduko albisteak. Lotsarik izango balute.

Ez naiz inoiz Egiptoko basamortuan egon, baina jakin badakit basamortu horretan harea egon badagoela. Antzera gertatzen zait sare sozial korporatiboen aferarekin, ez naiz inoiz beraien bulegoetan egon, baina jakin badakit nire datuekin negozioa egiten dutela. Lehen, aktibismoaren kontuarekin zuritzen nuen gaia, baina azken asteotan itsasjoa dut. Benetan ditugu beharrezkoak? Bai, egia da, pertsona askorengana iristeko gaitasuna ematen digutela, baina, horrek beste guztia justifika dezake? Ondo sentitzen gara “Atsegin dut” batekin geure burua zuritzen?

Urtea hasi berria zela, egin nuen lehen gauzetako bat Facebook kontua ezabatzea izan zen. Eta bai, erabaki politiko bat izan zen. Eta bai, nire inguruan erabaki politiko bat izan zela aipatzen dudan bakoitzean barre egiten didate. Zer egingo diogu ba! Ziur naiz momenturen baten nik egindako hausnarketa horrekin bat egingo dutela. Baina badakizue zer? Ez dudala Facebooken falta sumatzen. Ezta beharra. Harritzekoa bada ere ez nuen mono fisikorik izan.

Zentsura sistematikoa burutzen duten enpresa kapitalista-”sentibera” horiek ez zuritzea da ideia honekin bat egiteko lehen pausua. Ez erabiltzea bigarrena. Erabiltzen ez ditugun bitartean alternatiba libreak daudela jakitea hirugarrena. Eta alternatiba horiek ezagututa kapitalismo digitaletik alde egiten saiatzea, hau da, profilak ezabatzea, laugarrena eta azkena. Batek baino gehiagok esango didazue nahiz eta pausu hauek guztiak burutu teknokapitalismoa atzetik izango dudala. Eta bai, baina ez maila berean.

Jar ditzagun gortina sendoak gure leiho biluzietan, horrek ez du esan nahi leihotik begiratzeari utzi behar diogunik, ezta auzokideekin berba egiteari utziko diogunik ere. Bai ordea, nahi dugunean gortinak ixteko aukera izango dugula.

Fedibertsoa (unibertso federatua)

Beste bizimodu digitalak egon badaudela aipatu dut, libre eta deszentralizatuak, eta horien sorta txiki bat ekarri nahi dizuet hona gaurkoan. Twitter eta Facebook aipatu ditudanez, bi besterik ez. Ez baitut zuetariko inor gainezka egiteko asmorik:

  • Mastodon: mikroblogintza lantzeko tresna aske eta deszentralizatua. Teknokapitalismoarekin alderatu behar badugu, Twitter aske bat. Geroz eta euskaldun gehiago gaude han. Eta aitortu behar dizuet; bertan sortzen diren eztabaidak azken urteotan Twitterren ematen diren eztabaidak baino interesgarriagoak dira, askoz.
  • Diaspora: sare sozial banatu bat, gure ego behar izan horri txute bat emateko. Hau ere teknokapitalismoarekin alderatu behar izatekotan, Facebook libre eta deszentralizatua da. Nik neuk ez daukat konturik, momentuz, baina badira erabiltzen duten beste euskaldun asko. Pertsona oso interesgarriak tartean.

Beste batzuk ere ezagutzen ditut, baina bi hauetako bat probatzen baduzue, momentuz, blog bidalketa honen asmoa guztiz asebeteko duzue.

Egizue sare sozial libre eta deszentralizatuen fedibertso iraultza abangoardia lanak.

Egon bagaude.
Izan bagara.
Bagatoz.

… they (don’t) made you a moron.

Eduki hau God save the queen, The fascist regime Dabid Martinezen Laborategia 2.0 blogeko edukia da.

]]>
https://laborategia.eus/god-save-the-queen/feed/ 0