Google, zurekin ezin naiteke bizi. Zu gabe berriz naiz galdua?

Joxe-ren bloga, besteak beste, zerbait idatzi bezain pronto irakurtzen dudan blog horietako bat da eta atzo berri interesgarri batekin etorri zitzaigun; “Nire kontua”: Google kontua kontrolatzeko panel berria. Bertan Google-i lotuta, Gmail domeinua izan edo beste bat izan, dauden kontuen pribatutasun panel berria eta horrekin egin beharrezkoak aurkeztu dizkigu, gainetik bada ere edozeinek irakurtzeko moduko artikulua dela uste dut.

Joxek berak eskaini dit post hau idazteko gogoa; nire musoa izan da.

Pribatutasunaren inguruko kexkak geroz eta zabalkunde gehiago duela uste dut eta horregatik publikatzen dira horrelako artikuluak, beti ere nire ikuspuntutik. Googleletik haratago bizitza ote dagoen galdetzen diot behin eta berriz nire buruari eta Irola Irratiko Bit Itsasoa saioan egin genuen programa bat etorri zait gogora; Alternativas a Google para activistas.

Beraz, hemen nire ustez Google enpresak dohainik eskaintzen dizkigun zerbitzu eta softwarei agur eta ondo ibili! esateko moduko proposamen batzuk.

Batzuk pribatutasuna bermatzen dute baina beste batzuk alternatiba soila direnez “nire gomendioa” errenkadan ikusiko dituzue nire ustez pribatutasuna bermatzeko aukera ematen duten software eta proiektuak.

Baina ez pentsa hau erabilita edozer egiteko/esateko/idazteko aukera dugunik:

Google zerbitzuaAlternatiba/kNire gomendioa
Web bilatzaileaixquick, duckduckgoDuckDuckGo
Google ChromeFirefoxFirefox
GogokoakFirefox SyncFirefox Sync
BloggerWordPress.org, noblogsNoblogs
YoutubeInternet archive, Giss.tvInternet archive, Giss.tv
Picasa –
MapsOSMOSM
GmailRiseup, autistici, openmailboxRiseup
Drive ownCloud * ownCloud *
Traductor –
Google taldeakRiseup, autistici, marsupi, sindominioRiseup
HangoutsRiseup, autistici + JitsiRiseup + Jitsi
AndroidCyanogenmod **Cyanogenmod **

* Gure zerbitzarian instalatzeko da beraz beharrezkoa izango dugu hosting propioa izatea.
** Android dakartzaten telefono guztiek ez dute cyanogenmod onartzen, ikusi bateragarritasuna erosi aurretik.

Bukatzeko, gehiago sakondu nahi baduzue hau irakurtzea gomendatzen dizuet 😉

 

Gustuko izan duzu? Elkarbanatu:

5 Replies to “Google, zurekin ezin naiteke bizi. Zu gabe berriz naiz galdua?”

  1. Bost urte geroago alternatiba berriak eta gomendio batzuk aldatuko zenituzke, ezta?

    Badago artikulu honen bertsio berriagorik?

  2. Kaixo!

    Ba egia esan, gauza batzuk berdin utziko nituzke, baina badaude aldatu direnak eta gehitu behar direnak ere.

    Ez daukat taularen bertsio eguneraturik, baina agian animatuko naiz egunotan idaztera.

    Bitartean, bota begirada bat lotura honi:

    https://prism-break.org/en/

    Ondo izan.

  3. Kaixo,

    . Gmail ez den bestelako helbide elektronikoren/korreoren bat erabiltzen hasi nahiko nuke. Gomendiorik?

    . Hodeian lan egiteko eta google driven antzekoa-edo izan daitekeen bestelakorik gomendatuko?

    Eskerrik asko aldez aurretik,

    Mikel

    1. Kaixo Mikel,

      Korreo bezala riseup.net erabiltzea eta hodeian lan egiteko zure Nextcloud propioa sortzea gomendatuko nizuke. Baina ezin baduzu edo ez baduzu nahi horrekin borrokatu, zerbitzu bi horiek (eta beste zenbait) eskaintzen dituen Disroot (https://disroot.org/en) plataforma probatzea ondo legoke.

      Ondo izan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude