Kataluniaren independentzia teknologikoaz

2017ko DiadaDelSi
Rate this post

[puntueuskolaborazioa]

Bolo-bolo dabil Kataluniaren auzia kalean eta sarean, han-hemenka hamaikatxo albiste, iritsi artikulu eta arrazoi gabeko txio asko irakurtzeko aukera izan dugu. Hilabete honetako sarean.eus-eko kolaborazioa idazterako orduan neure buruari galdera bat egin diot: “Kataluniak independentzia lortuko balu, afera teknologikoari dagokionez, zer?”. Galdera hau erantzuten saiatuko naiz artikulu honetan, lortzen dudan zuok epaitu beharko duzue iruzkinen kutxatilan.

Auzi teknologiko hau aztertzerako orduan hiru ardatz hartuko ditut, bestela blog bidalketa bukaezina izango litzateke: software librea, sarea eta energiaren kudeaketa. Batik bat, edozein mortalek beharrezkoa duen funtsezko teknologia dela uste dudalako. Ideiak aurkezterako orduan, egiten dakidan modu bakarrean egiten saiatuko naiz: proiektu batzuk aukeratu eta berauek azalduz. Zerbait gehitu nahi duenak, sarean.eus-en, hor nonbaiten, aurkituko du nirekin harremanetan jartzeko bidea 😉

Software libreari dagokionez

Kataluniako biztanleek independizatzeko aukeraren alde egingo balute, nire ustez, errepublika berriak software librean oinarritu beharko luke bere infrestruktura teknologiko guztia. Alde teknologikoari erreparatzen badiogu hori delako independentzia teknologikoa lortzeko bide bakarra. Bere garaian, beste herrialde batzuk berdina egin zuten, Venezuela kasu, non 2004an onartutako dekretuaren bitartez Administrazio Publiko guztian software librea ezartzea erabaki zuten.

Hizkuntzaren aferari dagokionez, euskaldunok jakin badakigu zein garrantzitsua den egunerokotasunean erabiltzen dugun software guztia gure ama hizkuntzara itzulita egotea. Katalanek ere badakite, hori dela eta software librean oinarritutako teknologia esparru honek ez luke inor baztertuko.

Sarean barrena jarraitzeko aukera

Katalunian jaio zen guifi.net proiektua, irakurtzen nauenak badaki behin baino gehiagotan aipatu dudala proiektu hau.

Guifi.net gehienbat haririk gabeko teknologia erabiliz 31,000tik gora konexio puntu dituen telekomunikazio sare aske, ireki eta neutrala da. Gaur egun mundu mailako sare librerik handiena.

Beraz, Julian Assangek bere Twitter kontuan publikatu zuen txio honi, zerbait gehitu behar zaio. Baliteke Espainiak Internet sarbidea ebakitzea, egingo balu, gisa eskubideen kontrako urraketa argia izango litzateke. Baina, kasurik txarrenean ere Katalan Herriek beraien arteko komunikazio sistema egonkor eta libre bat izateko aukera mantenduko lukete.

Guzti honi argindarra emango dion proiektua

Azkenik, argindarra. SomEnergia ezagutzen duzue? Seguru aski Goienerren inguruan zerbait entzungo zenuten, edo agian baten batzuk kooperatibistak zarete. Ideia berdinarekin jaio zen SomEnergia Katalunian, herritarrei modu etikoz argindarra hornitzeko. Beraz lasai, badago modua hemen aipatutako proiektu biak argindarrez hornitzeko.

Kataluniak proiektu interesgarri asko sortu/sortzen ditu teknologiari dagokionez, eta balizko independentzia baten aurrean guzti hauek dira erabilgarriak, beti ere burujabetza teknologikoaren ardatzen inguruan diseinatuak izan badira.

Eta bukatzeko, erantzungo ez dudan azken galdera bat egin nahi dizuet. Norberak erantzun dezala bere barnean: Siguem serioses, realment creiem que si els catalans acaben independitzant-se, les empreses transnacionals marxaran en estampida?

…i que mama no plore, no s’ho mereix – ZOO

Gustuko izan duzu? Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude