4/5 - (1 vote)

LiberaForms software libreko tresna bat da, azpiegitura komunitario, libre eta etiko gisa garatua, erabiltzen duten pertsonen eskubide digitalak errespetatzen dituzten galdetegiak erraz sortu eta kudeatzeko aukera ematen duena.

Esperientzia hobetua, galdetegiak itxuraldatzeko aukera berriak eta inoiz baino arreta handiagoa pribatutasunean.

Lanean hilabeteak igaro ostean, azkenerako argitaratu dute 3. bertsioa. Ez da bertsio berri hutsa, baizik eta etorkizuneko bertsioentzat paradigma bat ezartzen duela. Aurrerapauso itzela LiberaForms software libreko programa are hobea izateko internet bidezko galdetegiak sortu ditzagun.

Irakurri xehetasunak hemen azpian.

3. bertsioaren argitalpena

https://gitlab.com/liberaforms/ helbidean deskargatu dezakezu.

Hauek dira gehitutako ezaugarri eta hobekuntza batzuk:

  • Interfaze berria, erabat hutsetik berreraikitakoa.
  • Galdetegiak kudeatzeko lan-fluxu hobetua.
  • Programa barruko laguntza, orriz orri laguntza ematen duena aplikazio osoan zehar.
  • Pribatutasuna hobeto integratu dugu, Europarako DBEO (GDPR) arauan oinarrituta.
  • Galdetegiak itxuraldatzeko aukera, LiberaFormsi nahi dugun itxura eman diezaiogun.
  • Erantzunak zuzentzea, eta gehiago!

Bertsio honekin batera dokumentazio-webgune berria sortu dute, erabiltzaile eta administratzaileei dokumentazio xeheagoa eskaintzeko asmoz.

Komunitateak

Beraien erabiltzaileez kezkatzen dira eta haiengandik gertu egoten saiatzen dira. LiberaForms3 lau hizkuntzatan erabili daiteke. Esker aunitz itzulpen-prozesuan parte hartu duen orori.

Eta izan gogoan, zeure hizkuntza ere gehitu dezakezu. Horrekin lagundu nahi baduzu, irakurri gure itzultzaileentzako dokumentazioa.

Zergatik orain?

Bertsio hau egiteko duela bi urte hasi ziren lanean, LiberaFormsi bultzada garrantzitsu hau emateko erronkaz. Eta orain, argiratu egin dute. Bitarte horretan Europako NLnet eta DAPSI egitasmoek emandako finantziazioaren fruitua ere bada, hainbat ezaugarri teknikotan jarri dutenak arreta, eta baita ere beraien negozioa molde libre eta jasangarri batera eraldatzean ere.

Proiektu jabedunen praktikak geroz eta zentzugabeagoak diren honetan, gobernu batzuk alternatiba libreak sustatzen ari dira. Bada garaia LiberaForms hazi dadin eta argi gera dadin ez dagoela zertan hautatu pribatutasunaren edo negozio arrakastatsu baten artean.

Gehiago dago etortzeke

Hau lehen mokadua besterik ez da. Beraien berri izango dugu datozen egunetan. Beraien instantzia publikoak, Usem eta Erabili, bertsio berrira eguneratuko dituzte, eta zerbitzu orokor berri bat jarriko dute abian.

Adi Fedibertsoko kanal orokorrari eta baita tokian tokiko komunitate orokorrei ere, katalanez, euskaraz eta gaztelaniaz.

LiberaFormsi buruzko informazio gehiago https://liberaforms.org/eu/ webgunean, edo jarri zuzenean gurekin harremanetan info@liberaforms.org epostaz.

Gustuko izan duzu? Elkarbanatu: