Laborategia 2.0

Software librea eta ahalduntze kolektiboa

Manjaro: Pacman pakete kudeatzailea erabiltzeko erreferentziazko komando zerrenda


acman pakete kudeatzailea erabiltzeko komandoen zerrenda
5/5 – (1 vote)
Manjaro GNU/Linux

Arch-en oinarritutako, Manjaro GNU/Linux banaketa probatu nahi nuen aspaldi. Momentuz oso sistema interesgarria iruditu zait, baina goizegi da zerbait idazteko, hurrengo asteotan banaketa honen inguruan gehiago ikasi nahi dut.

Joango naiz ikasitakoak idazten.

GNU/Linux banaketa berri bat jartzen dugunean ezinbesteko ataza da banaketa berriak erabiltzen duen pakete kudeatzailea nola funtzionatzen duen ikastea. Majaroren kasuan, Arch-en oinarrituta dagoenez, Pacman pakete-kudeatzailea erabiltzen du (aurrerago idatziko dut AUR biltegiaren inguruan, momentuz bakarrik aipatuko dut Olentzerok hortxe erosten dituela opari gehienak).

Erreferentzia bezala izan dezadan eta izan dezazuen, @PorrurenGrabatokia-k mastodon.eus-etik pasatu didan Pacman erabiltzeko komando zerrenda osatu (eta ondu) hau euskaratu dut:

KomandoaAzalpena
pacman -SyBiltegi guztiak sinkronizatzen ditu
pacman -SuSistema eguneratzen du.
pacman -SyuBiltegi guztiak sinkronizatu eta sistema eguneratzen du.
pacman -SyyManjaro-ren biltegiak sinkronizatzen ditu.
pacman -SyyuBiltegi guztiak sinkronizatzen ditu eta eguneraketa behartzen du.
pacman -S pakete-izenaPrograma instalatzen du.
pacman -R pakete-izenaPrograma ezabatzen du.
pacman -Rs pakete-izenaBeste programa batzuk erabiltzen ez dituzten mendekotasunekin batera programa ezabatzen du.
pacman -Rsn pakete-izenaBeste programa batzuk erabiltzen ez dituzten mendekotasunekin eta programaren konfigurazio fitxategiekin batera programa ezabatzen du.
pacman -Ss bilaketa-terminoaPrograma bilatzen du.
pacman -Sw pakete-izenaPrograma bat deskargatzen du, baina ez du instalatzen.
pacman -Si pakete-izenaInstalatuta ez dagoen programa baten informazioa erakusten du.
pacman -Qi pakete-izenaInstalatuta dagoen programa baten informazioa erakusten du.
pacman -Se pakete-izenaProgramaren mendekotasunak bakarrik instalatzen ditu.
pacman -Ql pakete-izenaPaketea osatzen duten fitxategi guztiak erakusten ditu.
pacman -QuEguneratuko diren programak erakusten ditu.
pacman -QInstalatuta dauden programen zerrenda erakusten du.
pacman -Qo fitxategi-izenaFitxategi bat zein programakoa den erakusten du.
pacman -ScPrograma zahar guztien historiala erakusten du.
pacman -A fitxategia.pkg.tar.gzLokaletik hartutako programa instalatzen du.
pacman -SccHistoria edo cachea garbitzen du /var/cache/pacman/pkg/-en dauden programa eta pakete guztiak kenduz.
pacman-optimizePacman datu-basea optimizatzen du.
pacman -SddMendekotasunei kasurik egin gabe programa instalatzen du.
pacman -RddMendekotasunei kasurik egin gabe programa ezabatzen du.
pacman-mirrors.confpacman.conf fitxategia kudeatzeko balio du.
pacman-mirrors -gIspilu zerrenda berria sortzen du.
pacman -UDeskargatutako programak instalatzen ditu.
pacman -RscnPrograma, mendekotasunak eta erregistroak ezabatzen ditu.
pacman -S pakete-izena –nonconfirmBaieztatu gabe (B/E) programa instalatzen du.
pacman -Syu –ignoregroup pakete-izena1 pakete-izena2…Biltegiak eguneratu, eguneraketak bilatu eta ez ikusi eskatutako programa/pakete-taldeak.
Iturria: http://manjaro-linux.com.br/forum/dicas-truques/pacman-comandos-basicos-no-manjaro-t564.html
Gustuko izan duzu? Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude