Arduragabekeria digitala

Arduragabekeria digitala

[argiakolaborazioa] Esango nuke telefono mugikorrean instalatzen ditugun aplikazioak arduragabekeria handiz instalatzen ditugula. Hau da, gure telefonoan aplikazio bat instalatu orduko ez dugula sakoneko – kasu gehienetan ezta azalekoa ere – azterketa burutzen. Garatzailea nor den, aplikazioak zer egiten duen, nora konektatzen den, zertan lagunduko digun edo zein den garatzailearen etekina – gehienetan doako – aplikazio […]

Apostasia tramiteak bizkaia

Apostasia tramitea burutzeko jarraitu ditudan pausuak

Apostasia burutzeko blog bidalketa hau martxoan publikatzekotan nengoen, baina, egunak joan, egunak etorri, uztailaren erdialdean gaude. Datak irakurtzerakoan kontutan hartu. Bai, blog honen egunerokotasunean lantzen ditudan gaiekin zer ikusirik ez duen izenburu batekin natorkizue gaurkoan. Azken asteotan, Eliza katolikoarekin apostasia tramitea burutzen ibili ostean, batzuk hala eskatuta, esperientzia zuokin konpartitu nahi dut. Seguru hau irakurtzen […]

Fedibertso software antifaxista

Software antifak fedibertso antifa

[argiakolaborazioa] Softwarearen neutraltasunaren afera sakona da. Egia esan behar badizuet egunak ditut. Batzuetan uste dut teknologia, bere horretan, neutrala dela, eta berarekin egiten dugun erabilerak teknologia hori neutrala izango den, edo neutrala izango ez den, definitzen duela. Beste egun batzuetan, ordea, teknologia sortzeko moduak eta munduan nagusi den sistema ekonomikoak teknologia neutrala ez izatera bideratzen […]

Erabili RSS

? [2019-06] Albiste teknopolitikoen zerrenda

5G teknologiak oraindik ere zer esan asko emango duen garaiotan, geroz eta gehiago dira 5G teknologia honen inguruan sortzen diren zalantzak. Hasteko, gerra politiko-ekonomikoen zutabe bat izan den hau, ekologian, pribatutasunean eta osasunean izan dezakeen eraginaz (besteak beste) ohartarazten gaituzte ingurugiro, teknologia eta medikuntza adituek. Gauzak horrela, adi ibili beharko gara, izan ere, Internet aro […]

AEB vs. Huawei

Gerrara ohitu zintezke baina gerra egon badago

[puntueuskolaborazioa] Pantailan daukazuen testu luzetxo honek, helburu bakarra du: Etxe Zuria vs. Huawei afera ulertzeko ikuspuntu bat zehaztea. Nirea. Gaia baliatuz, burujabetza teknologikoaren aldeko argudio erkin batzuk mahaigaineratu nahi nituzke. Baina, kontutan izan: iritsi eta irakurketa pertsonal asko aurkituko dituzue hitzotan. Labur-labur kontatuko dizuet, egiaren erdia bidetik utziz, zein izan den, azken urteotan AEB eta […]

Erabili RSS

? [2019-05] Albiste teknopolitikoen zerrenda

Bi irakurketa goraipatuko nituzke hilabete honetan: Lehenik eta behin, Argiako Gorka Bereziartua kazetariak sinatzen duen 242. Larrun hilabetekari monografiakoa, Neurokapitalismoa: Lan egin, bizi, kontsumitu datuen eta pantailaren aroan. Teknologia berriek sortzen duten ekosistema digitalaren hausnarketa politiko bikaina egin duela uste dudalako. Bigarrenik, Xabi Martinezez, Berrian publikatutako Norberaren telefonoa ez da enpresarena, artikulua. Lanaldia erregistratzeko legea […]

Zeure sare sozialak atoan ezabatzeko hamar arrazoi

Zeure sare sozialak atoan ezabatzeko hamar arrazoi

Zinez interesgarria iruditu zaidan liburu baten aipamena egin nahi dut gaurko honetan. “Diez razones para borrar tus redes sociales de inmediato“, Jaron Lanier. Informatikaria da Jaron Lanier, besteak beste, aitzindaria da errealitate birtualaren garapen eremuan eta I2 bezalako proiektu akademikoetan lan egin du. Musika sortzailea ere bada. Baina gaur gehien interesatzen zaigun Jaronen fazeta, “Web […]

Erabili RSS

? [2019-04] Albiste teknopolitikoen zerrenda

Hilero elikatuko dudan kategoria berri honekin jarraitzeko asmoz, hemen dituzu apirilak utzi dizkigun albiste teknologiko interesgarrienak. Teknopolitika atalak berri oso interesgarriak ditu. Lasaitasunez irakurtzea gomendatzen dizuet: Julian Assangeren atxiloketa Londresen, @txopiren kultur librearen inguruko hausnarketa edo burujabetza teknologikoaren aldeko @teketenen hitzaldiaren diapoak. #FreeOlaBini Software librea [eu] Auzolan digitala abian da. [eu] Maialen Lujanbiok Korrikaren amaiera […]

Laborategian podcast nabarmendutako irudia

? Laborategian podcast – 00×01: Pasahitz kudeaketa erosoa

Herdoila kentzeko programa duzue hau. Berriz mikrofono bati berba egiten ikasi behar izateko beste denbora egon naiz ezein irratsaiotan kolaboraziorik egin gabe. Eta are denbora gehiago Audacity erabili gabe (@okerreko, zure musika gehiegi apurtu ez izana espero dut). Hortaz, hori aurkituko duzue Laborategian podcast-eko zero programan, herdoila kentzeko helburuarekin, mundu digitalean ezinbestekoak ditugun pasahitzak kudeatzeko […]