Laborategia_

Laborategia_

Software librea eta ahalduntze kolektiboa

  • Hasiera
  • Harremana
  • 2018-11-30

    Mammut galdutako generoko ugaztun proboszideoen izen arrunta: mastodon.eus

    Gogoetak, Software librea

    [argiakolaborazioa] Ba bai lagunok, Mammut galdutako generoko ugaztun proboszideoen izen arrunta Mastodontea da euskaraz. Antzinako grezieraz: μαστός “ugatz” eta ὀδούς, “hortz”. Eta ez, ez naiz biologoa, hortaz, gauza hauek Wikipedian begiratu behar ditut. Badakizue, entziklopedia askea. Jakin gabe, etengabe, konturatu gabe, software librea erabiltzen duzue. Egunero-egunero egiten duzuela esango nuke. Bazenekiten Internet erabilgarri izateko ezinbestekoak […]

    Jarraitu irakurtzen →

  • 2018-9-26

    Europar Batasunak dinosauroak berpiztu zituenekoa

    Gogoetak

    [puntueuskolaborazioa] Batzuk, ni barne, oso urrun bizi dugu Europa. Arrotz sentitzen dugula esan daiteke. Baina Internetek jaso dituen labankadarik handienak, bertatik datoz aspaldi honetan. Hortaz, agian, adi egon beharko ginateke. Sareko neutraltasunak labankada bat jaso zuela azaldu nizuen urtarrilean. Iraila da, eta zoritxarrez, ez nator albiste onekin. Nahiko nuke, bihotzez. Irailaren 12a zen, eta Europar […]

    Jarraitu irakurtzen →

  • 2018-6-8

    God save the queen, The fascist regime

    Autodefentsa digitala, Software librea

    [puntueuskolaborazioa] Ez dakit ba, agian testu hau Bilboko errekan, megafonoa eskuan, Facebookek berak lurrean irakurtzea debekatuta, lau haizeetara zabaldu beharko nuke. Edo agian Urdaibain, uretara jausiz gero bizirik ateratzeko aukera gehiago izateko (momentuz behintzat). Edo agian ez nuke horrelakorik pentsatu behar, Sid Vicious-en adina aspaldi gainditu nuen. Gainera, baten batek bideoa grabatu eta Facebookera igoko […]

    Jarraitu irakurtzen →

  • 2018-3-14

    Etsaia algoritmoa (izan) da(iteke)

    Autodefentsa digitala, Gogoetak

    [argiakolaborazioa] Aurreko blog bidalketa, blog honen aurkezpen sinple bat baino ez zen. Autodefentsa digitaleko tailerrak antolatzen ditugu informatika elkartean. Aktibistei zuzendutakoak. Helburu nagusia teknologiak gure egunerokotasunean duen eraginaren eta zelatatze sistemen inguruko hausnarketa kolektiboa egitea delarik. Bide batez, bideragarria den heinean, zelatatze sistema horiek ekiditen ikastea da bigarren helburua. Izan ere, Euskal Herrian badira gu […]

    Jarraitu irakurtzen →

  • 2018-3-1

    Adimenik gabeko gauza adimendunak

    Gogoetak, Software librea

    [argiakolaborazioa] Badira bi aste iratzargailua ondatu zitzaidala. Bai, iratzargailua erabiltzen duten horietakoa naiz. Teknofiloa ere banaiz, hortaz, iratzargailu adimendun baten bila hasi nintzen, gaur egun dena izan behar delako adimenduna. Mundu mailako punta-puntako enpresa desberdinen iratzargailuak ikusi nituen. Egiari sor, ez espero bezain beste. Adimen handiko mundu honetan iratzargailu adimendun baten lana, ordua eman eta […]

    Jarraitu irakurtzen →

  • 2018-1-15

    Sareko neutraltasunak labankada bat jaso du

    Gogoetak

    [puntueuskolaborazioa] Blog bidalketa honi ezin zaio beste izenburu bat jarri. Abenduaren 14an AEBetako FCC (Federal Communications Commission) erakundeak, sarearen neutraltasunaren kontra bozkatu zuen. Ez hori bakarrik, etorkizunean etor daitezkeen beste gobernu administrazio batzuen eztabaidak edo bozketak sailkatzeko asmoz, gai honen inguruko kontrol legegilea kendu zion bere buruari. Gai potoloa da, beraz, goazen astiro.

    Jarraitu irakurtzen →

  • 2017-10-3

    Kataluniaren independentzia teknologikoaz

    Gogoetak

    [puntueuskolaborazioa] Bolo-bolo dabil Kataluniaren auzia kalean eta sarean, han-hemenka hamaikatxo albiste, iritsi artikulu eta arrazoi gabeko txio asko irakurtzeko aukera izan dugu. Hilabete honetako sarean.eus-eko kolaborazioa idazterako orduan neure buruari galdera bat egin diot: “Kataluniak independentzia lortuko balu, afera teknologikoari dagokionez, zer?”. Galdera hau erantzuten saiatuko naiz artikulu honetan, lortzen dudan zuok epaitu beharko duzue […]

    Jarraitu irakurtzen →

  • 2017-9-26

    F-droid biltegi askean aurkituko dituzun ezinbesteko Android aplikazioak

    Android, Software librea

    F-droid, Android aplikazioak eskuratzeko biltegi aske bat da. Bertan aurkituko dituzun app guztiak software librea dira eta hortaz, gure Android sistema eragileak askatzeko aukera eskaintzen dizute. Aplikazio hauetako askok eta askok gaur egun erabiltzen dituzun aplikazio pribatiboak ordezkatzeko aukera eskainiko dizute, beraz, zergatik ez eskaini lerro batzuk?

    Jarraitu irakurtzen →

  • 2017-8-18

    Ikasturte berrian segurtasuna bermatzeko 5 proiektu

    GNU/Linux, Segurtasuna

    [puntueuskolaborazioa] Oporretan? Pozten naiz ba! Seguru ondo merezitako deskantsua dela. Izan ere, ikasturte honen azken txanpa, urtarrila-abuztua, oso gogorra izan da askorentzat, gogorra baino luzea nire kasuan. Baina tira, udan gaude, baten batzuk oporretan. Hau idazten dudan bitartean eguzki izpi osasuntsuak sartzen ari dira nire etxeko leihotik eta katuari alboan dudan kaktus baten arantza sartu […]

    Jarraitu irakurtzen →

←PreviousNext→

Jendarte askeak, software librea

  • Mastodon
  • RSS Feed

Blog honek eta bere eduki guztiak CC BY-SA 4.0 lizentzia dauka.

Cookie propioak erabiltzen ditut nabigazioa erraztu eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzekotan, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dut. Onartu
Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT