[puntueuskolaborazioa] Azaroaren 9an software librearen afera aztertzeko mahai inguru batera gonbidatu ninduen ISF-MGI Euskadik (Mugarik Gabeko Ingeniaritza). Mahai inguru horren helburua, software librea, eta oro har teknologiak libreek, garapenerako lankidetzan izan dezakeen onurak aztertzea zen. Eta lan horretarako Mastodon.eus-en ikus dezakezuen eskema hau jarraitu nuen. Mahai inguruan esan nuen lehenengoko gauza, modu eraikitzailean (nola bestela?), […]
[argiakolaborazioa] Ba bai lagunok, Mammut galdutako generoko ugaztun proboszideoen izen arrunta Mastodontea da euskaraz. Antzinako grezieraz: μαστός “ugatz” eta ὀδούς, “hortz”. Eta ez, ez naiz biologoa, hortaz, gauza hauek Wikipedian begiratu behar ditut. Badakizue, entziklopedia askea. Jakin gabe, etengabe, konturatu gabe, software librea erabiltzen duzue. Egunero-egunero egiten duzuela esango nuke. Bazenekiten Internet erabilgarri izateko ezinbestekoak […]
[puntueuskolaborazioa] Batzuk, ni barne, oso urrun bizi dugu Europa. Arrotz sentitzen dugula esan daiteke. Baina Internetek jaso dituen labankadarik handienak, bertatik datoz aspaldi honetan. Hortaz, agian, adi egon beharko ginateke. Sareko neutraltasunak labankada bat jaso zuela azaldu nizuen urtarrilean. Iraila da, eta zoritxarrez, ez nator albiste onekin. Nahiko nuke, bihotzez. Irailaren 12a zen, eta Europar […]
[puntueuskolaborazioa] Ez dakit ba, agian testu hau Bilboko errekan, megafonoa eskuan, Facebookek berak lurrean irakurtzea debekatuta, lau haizeetara zabaldu beharko nuke. Edo agian Urdaibain, uretara jausiz gero bizirik ateratzeko aukera gehiago izateko (momentuz behintzat). Edo agian ez nuke horrelakorik pentsatu behar, Sid Vicious-en adina aspaldi gainditu nuen. Gainera, baten batek bideoa grabatu eta Facebookera igoko […]
[argiakolaborazioa] Aurreko blog bidalketa, blog honen aurkezpen sinple bat baino ez zen. Autodefentsa digitaleko tailerrak antolatzen ditugu informatika elkartean. Aktibistei zuzendutakoak. Helburu nagusia teknologiak gure egunerokotasunean duen eraginaren eta zelatatze sistemen inguruko hausnarketa kolektiboa egitea delarik. Bide batez, bideragarria den heinean, zelatatze sistema horiek ekiditen ikastea da bigarren helburua. Izan ere, Euskal Herrian badira gu […]
[argiakolaborazioa] Badira bi aste iratzargailua ondatu zitzaidala. Bai, iratzargailua erabiltzen duten horietakoa naiz. Teknofiloa ere banaiz, hortaz, iratzargailu adimendun baten bila hasi nintzen, gaur egun dena izan behar delako adimenduna. Mundu mailako punta-puntako enpresa desberdinen iratzargailuak ikusi nituen. Egiari sor, ez espero bezain beste. Adimen handiko mundu honetan iratzargailu adimendun baten lana, ordua eman eta […]
[puntueuskolaborazioa] Blog bidalketa honi ezin zaio beste izenburu bat jarri. Abenduaren 14an AEBetako FCC (Federal Communications Commission) erakundeak, sarearen neutraltasunaren kontra bozkatu zuen. Ez hori bakarrik, etorkizunean etor daitezkeen beste gobernu administrazio batzuen eztabaidak edo bozketak sailkatzeko asmoz, gai honen inguruko kontrol legegilea kendu zion bere buruari. Gai potoloa da, beraz, goazen astiro.
[puntueuskolaborazioa] Bolo-bolo dabil Kataluniaren auzia kalean eta sarean, han-hemenka hamaikatxo albiste, iritsi artikulu eta arrazoi gabeko txio asko irakurtzeko aukera izan dugu. Hilabete honetako sarean.eus-eko kolaborazioa idazterako orduan neure buruari galdera bat egin diot: “Kataluniak independentzia lortuko balu, afera teknologikoari dagokionez, zer?”. Galdera hau erantzuten saiatuko naiz artikulu honetan, lortzen dudan zuok epaitu beharko duzue […]
F-droid, Android aplikazioak eskuratzeko biltegi aske bat da. Bertan aurkituko dituzun app guztiak software librea dira eta hortaz, gure Android sistema eragileak askatzeko aukera eskaintzen dizute. Aplikazio hauetako askok eta askok gaur egun erabiltzen dituzun aplikazio pribatiboak ordezkatzeko aukera eskainiko dizute, beraz, zergatik ez eskaini lerro batzuk?