[puntueuskolaborazioa] Internetetik nabigatzen duen edonork Mozilla Firefox nabigatzailea ezagutuko duen ziurtasun osoa daukat, are gehiago, zuek bezala, software librearen aldekoak izatekotan. Eta Mozilla Thunderbird? E-postak kudeatzekoa aplikazioa ezagutzen duzue? Nik neuk, egunero-egunero erabiltzen dut, bai lanean, bai etxean. Aplikazio bi hauek Mozilla Fundazioaren aplikazio nabarmenenak direla esango nuke, baina, hauetaz aparte, badira fundazio honek kudeatzen […]
Blogari askok beste blog edo hedabide batzuetan kolaborazioak egiten ditugu, eta normalean, kolaborazio horiek gure blogetan publikatu nahi ditugu, honek bikoiztutako edukia sortzen du. Bidalketa honen helburua bikoiztutako eduki horren aurrean eta bilatzaileek eduki mota honi dioten tolerantzia zeroaren aurrean nola jokatu aztertzea da. Nik neuk sarri egiten dudan gauza bat da, izan ere, sarean.eus […]
Software libre eta sare banatuen lagun zaretenok dagoeneko jakinaren gainean egongo zarete: sare sozial berri bat jaio da! Mastodon. Sare sozial banatua zer den, sare sozial korporatiboak baino hobeak zergatik diren eta zertarako balio duten azaltzeko asmoz, artikulu hau idazten hasi naiz. Artikuluaren bukaeran Mastodon sare sozial berria nola erabili eta kudeatu dezakezuen laburbildu dizuet, […]
Atzo gauean, albistegien ostean, info7 irratiak elkarrizketa bat egin zidan. Elkarrizketaren helburua denon ahotan dagoen WannaCry ransomwarea aztertzea zen. Zein birus mota den, zerk eragin duen, nola antzeman daitekeen eta infektatu aurretik egin dezakegunak aztertu nahi genituen. Elkarrizketako galderak hartu eta idatziz erantzun nahi izan ditut zuokin guztiokin elkarbanatzeko. Baina hasi aurretik disclamer bat egin […]
[puntueuskolaborazioa] Utzidazue iritsi artikulu bat idazten, nire aurreko kolaborazioak iritsiak izango ez balira moduan ulertu. Baliteke blog bidalketa hau irakurtzen amaitzen duzuenean Dabid izendun sarean.eus-eko kolaboratzaile honi, herriko plazan harrika egiteko gogoa piztea. Gaur egungo herriko plaza Twitter da. Hortaz irain digitalak bakarrik mesedez, eskerrik asko 😉
Apirilaren lehen astean kontatu nizuen moduan, Azkue Fundazioaren Blogetan! sari banaketan burutu zen mahai inguru batean parte-hartu nuen. Ekitaldi horretan, besteak beste, Azkuek blogen inguruko zenbait datu plazaratu zituen, datuen artean euskal blogarion zenbatekoak erabiltzen genituen lizentzia aske desberdinak. % 24 inguru zela gogoratzen dut. Blogari askok lizentzien inguruko hausnarketa egin ez dutela aitortu zutenez, […]
Librezalek Firefox nabigatzaile askea erabiltzearen aldeko kanpaina berri bat abiatu du. Hilabete honetako proiektua, beraz, maitasunaren inguruan orbitatzen du, euskaldun guztiok Firefox software libreaz berriz maitemintzera bultzatu nahi gaituzte. Badira hamaikatxo argudio Firefox-en alde egiteko, hemen doakizkizue proiektu libre honi maitasuna adierazteko gehien baloratzen ditudan arrazoiak. Seguru nago hau irakurri eta gero beste nabigatzaile batzuk […]
Hilabete honen hasieran Berriak change.org atariaren inguruko galdera batzuk egin zizkigun software librearen komunitatean lan egiten dugun pertsona desberdinei, hemen doakizue artikulua. Gaian sakondu nahi duzuenontzat Berriako artikulu originalean leku faltagatik sartu ez ziren erantzun batzuk osatu nahi izan ditut blogean. Izan ere, elkarrizketa idatziz izan zenez, artikulu hau sortzeak ez dit lan askorik eman […]
Hala bai? Haien burua YouTubertzat duten horientzat dinosauroak omen gara euskal blogosfera. Gure komunitateen kudeaketa sare sozial digital korporatiboetan egin behar genuela esan ziguten horiei posta-zerrendak gustuko genituela esan genien, baina hara non, naiz eta posta zerrendetan jarraitzen dugun, sare sozialetara egin genuen salto. Korrikaren lekukoarekin batera herria zeharkatu dugun egun berean Patxi Gaztelumendiren lekukoa […]