Joan den ostegunean, Azkue Fundazioak Euskararen Etxean antolatu zuen “Blogetan! Euskal blogarien topaketako mahai inguruan” parte hartu nuen. Bertan blog garapenaren inguruan hausnartu genuen Urtzi Odriozola, Arkaitz Sukuntza, Eli Garcia eta laurok, moderatzaile lanetan, modu ezin hobean gainera, Estitxu Garai ibili zen. Hamaikatxo blogari etorri ziren jardunaldira eta burua eragiteko aukera paregabea izan zen. Aste […]
[puntueuskolaborazioa] Edozein esparrutan software librearen erabileraren aldekoa izango naiz, beti, baina edozein esparruk baino garrantzia gehiago duen esparru bat egotekotan, hezkuntza da, zalantza izpirik gabe. Gaur hezkuntza sisteman lan egiten duzuenontzat idatzi dut bidalketa hau; eskoletan, akademian, institutuan edota unibertsitatean bertan lan egiten duzuenenontzat, hain zuzen ere. Badira hamaikatxo arrazoi hezkuntza zentroetan software librea sustatzeko.
TOR proiektuak aurkezpenik ez duela behar uste dut, gure online pribatutasuna bermatzeko ezinbesteko proiektua da, baina oraindik ere uste faltsu asko daude teknologia honen atzean. Uste horiek desmuntatzeko asmoz EiTB-ko Hirigorrian saioan egin zidaten elkarrizketaren audioa elkarbanatu nahi dizuet gaurkoan. Bertan Deep Web-aren eta TOR-en inguruan hitz egiten dut pribatutasuna hausnartzeko asmoz.
Egunero-egunero erabiltzen dugu gure Android telefono mugikorra: nabigatzeko, txateatzeko, feed irakurlea erabiltzeko, musika entzuteko… eta noizean behin deiren bat ere egiteko gaitasuna daukagu. Gure telefonoa modu seguruan eta pribatutasunean oinarrituta erabiltzeko bederatzi aplikazio aurkeztu nahi dizkizuet gaurkoan.
Online mundua mundu fisikoarekin lotzen duen zerbait egotekotan pasahitza izango da, zalantzarik gabe. Hau da, gure egunerokotasunean erabiltzen ditugun zerbitzuak seguru mantentzeko lehen mailako betekizuna da gure pasahitz seguruak mantentzea. Zenbatek daukazue pasahitz berdina bi zerbitzutan, adibidez, Facebook eta Gmail? Pentsatu duzue inoiz zer gertatuko litzateke lantzean behin erabiltzen duzuen zerbitzu bateko pasahitza lapurtzen badizuete […]
Hamar urte baino gehiago izango dira jada, baina nire bizitzako momentu puntual baten, etorkizunean zer egin nahi nuen pentsatzen jarri nintzen. Egia esan ez dut uste momenturik egokiena zenik, izan ere, galdera honen erantzuna ez da erraza izaten hain gaztea izanda: zer egin nahi dut nire etorkizunarekin? Auskalo, baina lanbide heziketaren alde egingo dut.
Joan den astean normalean tailer formatuan egiten dugun formakuntza praktiko saioa hitzaldi formatuan burutu genuen: “Izan zirelako intsumisoak, gaur desobeditzera goaz: Pribatutasuna IKT-etan“. Azken urteotan hamaikatxo lekutan burutu dugun tailerra, eta beste hamaikatxo lekutan egiteko prest gaudena. Internet erabiliz, herrigintzan ari diren aktibistentzat ezinbesteko formakuntza, gure ustez.
Egunero erabiltzen dugun gadget bat egotekotan, telefono mugikorra izango da zalantza izpirik gabe. Librezalen hau badakite, eta gero eta pertsona gehiago software librera eta euskarara erakartzeko asmoz, proiektu oso egoki bat plazaratu dute. Baina proiektua zein den azaldu orduko, utz nazazue Librezale zer den pixka bat azaltzen.
Joan den astean bertan software librearen aldeko albiste interesgarri bat jaso nuen FSFE-ren abenduko boletinetik, irakurri bezain pronto nire Twitter kontutik zabaltzea erabaki nuen. Ezusteko polita izan zen Josu Estarrona Elizondok txio hori aipatzean guretik oso hurbil gertatzen ari denaren berri jaso nuenean: Azaroan, Software librea administrazioan ezartzeko aukera aztertzeko ekimen parlamentarioa aurkeztu zuen EH Bilduk.