Blogetan! Euskal blogarien topaketako mahai ingurua: Blog garapena

Joan den ostegunean, Azkue Fundazioak Euskararen Etxean antolatu zuen “Blogetan! Euskal blogarien topaketako mahai inguruan” parte hartu nuen. Bertan blog garapenaren inguruan hausnartu genuen Urtzi Odriozola, Arkaitz Sukuntza, Eli Garcia eta laurok, moderatzaile lanetan, modu…

Hezkuntza zentroetan software librea erabiltzeko zortzi arrazoi

[puntueuskolaborazioa] Edozein esparrutan software librearen erabileraren aldekoa izango naiz, beti, baina edozein esparruk baino garrantzia gehiago duen esparru bat egotekotan, hezkuntza da, zalantza izpirik gabe. Gaur hezkuntza sisteman lan egiten duzuenontzat idatzi dut bidalketa hau;…

Android mugikorretan pribatutasuna bermatzeko bederatzi app

Egunero-egunero erabiltzen dugu gure Android telefono mugikorra: nabigatzeko, txateatzeko, feed irakurlea erabiltzeko, musika entzuteko… eta noizean behin deiren bat ere egiteko gaitasuna daukagu. Gure telefonoa modu seguruan eta pribatutasunean oinarrituta erabiltzeko bederatzi aplikazio aurkeztu nahi…

Pasahitz seguruak kudeatu: online munduko lehen mailako betekizuna

Online mundua mundu fisikoarekin lotzen duen zerbait egotekotan pasahitza izango da, zalantzarik gabe. Hau da, gure egunerokotasunean erabiltzen ditugun zerbitzuak seguru mantentzeko lehen mailako betekizuna da gure pasahitz seguruak mantentzea. Zenbatek daukazue pasahitz berdina bi…

Pribatutasuna IKT-etan, hack.in#badakigu-ren hitzaldiko diapoak

Joan den astean normalean tailer formatuan egiten dugun formakuntza praktiko saioa hitzaldi formatuan burutu genuen: “Izan zirelako intsumisoak, gaur desobeditzera goaz: Pribatutasuna IKT-etan“. Azken urteotan hamaikatxo lekutan burutu dugun tailerra, eta beste hamaikatxo lekutan egiteko…

Zure Androideak euskaraz ikasteko aukera dauka

Egunero erabiltzen dugun gadget bat egotekotan, telefono mugikorra izango da zalantza izpirik gabe. Librezalen hau badakite, eta gero eta pertsona gehiago software librera eta euskarara erakartzeko asmoz, proiektu oso egoki bat plazaratu dute. Baina proiektua zein den azaldu orduko, utz nazazue Librezale zer den pixka bat azaltzen.

Software librearen aldeko ekimen parlamentario berria Eusko Legebiltzarrean

Joan den astean bertan software librearen aldeko albiste interesgarri bat jaso nuen FSFE-ren abenduko boletinetik, irakurri bezain pronto nire Twitter kontutik zabaltzea erabaki nuen. Ezusteko polita izan zen Josu Estarrona Elizondok txio hori aipatzean guretik oso hurbil gertatzen ari denaren berri jaso nuenean: Azaroan, Software librea administrazioan ezartzeko aukera aztertzeko ekimen parlamentarioa aurkeztu zuen EH Bilduk.