Joan den astean lagun batekin software librearen inguruan berba egiten aritu nintzen, gure mahaigain eta eramangarrietan ez ezik gaur egun geroz eta sarbide nabarmenagoa lortzen ari diren beste gailu batzuetaz. Hauetan, software librearen aldeko defentsa nola egin eztabaidatu genuen.
Erakunde publikoak eta software librea
Uztailaren 14an Gorka Juliok Twitter bitartez bidalitako txio bati esker, Gipuzkoako Foru Aldundiak hurrengo hiru urteetarako Microsoft lizentzietan gastatuko duen diru kopuruaren berri izan nuen. Datu gordin horrek, harrituta utzi ninduen. Gipuzkoa Irekira zuzentzen zuen txio hori ikustean sarean.eus-eko artikulu honen gaia erabaki nuen, atoan.
Software libreak sektore ezberdinetan
Maiatzean Las Indias Electrónicas-en liburu labur bezain interesgarri bat irakurri nuen, El modo de producción P2P. Liburuak P2P ekonomiaren ardatzak azaltzeaz gain, honen aldeko irakurketa sakon bat egiteko aukera ematen digu eta haritik tiratuz gero, beste irakurketa batzuekiko interesa piztu. Gai hauek gustuko badituzue liburua irakurtzea gomendatzen dizuet.
Momentu ezin hobea da software librera jauzia egiteko
Software librearekin lan egiten dugunok beti gabiltza beste plataforma batzuetako erabiltzaileak gurera erakarri nahian, izan ere, gure ustez teknikoki zein filosofikoki onena den softwarea baita.
Software librearen afera ulertzeko oinarriak
Materian sartu orduko sarrera artikulu bat idatzi nahi nuen, izan ere, ezinbestekoa deritzot hemen zertaz berba egingo dugun jakitea berba egiten hasi orduko. Gai anitz kontutan hartu nahi ditut beti ere orbita berdinarekin ardatz: Software librea, jakintza askea eta ahalduntze eta parte-hartze kolektiborako teknologiak.
Google, zurekin ezin naiteke bizi. Zu gabe berriz naiz galdua?
Joxe-ren bloga, besteak beste, zerbait idatzi bezain pronto irakurtzen dudan blog horietako bat da eta atzo berri interesgarri batekin etorri…