πŸŽ™ Laborategian podcast – 00×01: Pasahitz kudeaketa erosoa

 
 
00:00 / 13:48
 
1X

Herdoila kentzeko programa duzue hau. Berriz mikrofono bati berba egiten ikasi behar izateko beste denbora egon naiz ezein irratsaiotan kolaboraziorik egin gabe. Eta are denbora gehiago Audacity erabili gabe (@okerreko, zure musika gehiegi apurtu ez izana espero dut).

Hortaz, hori aurkituko duzue Laborategian podcast-eko zero programan, herdoila kentzeko helburuarekin, mundu digitalean ezinbestekoak ditugun pasahitzak kudeatzeko nire modua zein den azaltzeko egin dudan zero saioa. Hasiera-hasieratik aipatu nahi dizuet (podcastean bertan ere esaten baitut): ez da munduko sistemarik seguruena, baina segurtasuna eta erosotasuna bat egiten duten puntu horietan mugitu ohi naiz eta horixe egitea gomendatu nahi dizuet zuoi ere.

NSA posterrak 001

Podcastean erabiltzen dudan musika OLOR taldearena da, β€œZerua urez” diskokoa, disko horren hiru kanta erabili ditut. Disko osoa entzun nahi baduzue nahikoa duzue beraien webgunera jotzearekin.

Datorren hilabetean hobeto! Bitartean, zernahi izan!

Mugitzen da!

Gustuko izan duzu? Elkarbanatu: