Joan den astean normalean tailer formatuan egiten dugun formakuntza praktiko saioa hitzaldi formatuan burutu genuen: “Izan zirelako intsumisoak, gaur desobeditzera goaz: Pribatutasuna IKT-etan“. Azken urteotan hamaikatxo lekutan burutu dugun tailerra, eta beste hamaikatxo lekutan egiteko prest gaudena. Internet erabiliz, herrigintzan ari diren aktibistentzat ezinbesteko formakuntza, gure ustez.

Dakizuen moduan hack.in#badakigu informatika elkarte askea herrigintzako aktore desberdinei IKTak ulertzeko hausnarketa kolektiboak egiteko asmoarekin sortu genuen. Denon artean ikastea, hausnartzea, teknologia aztertzea… da gure helburu nagusia. Horretarako hobekien sentitzen garen esparrua baliatzen dugu, sistemak irentsi duen mundu hau hobetzeko esparrua: herri mugimenduak.

Aipatu bezala, joan den astekoa, teknologia berrien pribatutasun eta segurtasun hitzaldi bat izan zen eta gutxika-gutxika izango bada ere badut blogean hitzaldi honetan komentatu genituen gaiak banan-banan aztertzeko gogoa.

Bitartean, hona elkarteak domeinu publikoan askatu duen hitzaldiaren apunteak, diapoak.

Aurkezpena, eta hitzaldia bera, lau ataletan banatutan dago:

  1. Inor ez banaiz, zergatik zelatzen naute?: Estatu eta enpresa desberdinek big data teknologiak erabiliz, nola zelatatzen gaituzten hausnartzeko tartea.
  2. Estatu zelatariak: Estatu bakoitzak bere biztanleak zelatatzeko dituzten baliabide desberdinen inguruko informazioa zabaltzen du atala honek. Telefono mugikorren deiak, e-posta, sare sozialak… Euskal Herritik Europara eta Europatik mundu mailarako azterketa txiki bat egiten dugu.
  3. Lan tresnak: Herri mugimenduetan geroz eta gehiago erabiltzen ditugun erremintak banan-banan aztertzen ditugu eta hauek nola segurtatu erakusten saiatzen gara. Naiz eta hasi orduko gauza bat argi usten dugun: ez dago erabateko pribatutasun ezta segurtasunik. Ordenagailua eta telefonoa hartzen dugu ardatz moduan.
  4. Praktika: Tailerraren kasuan.

Informazio guztia aurkituko duzue aurkezpenean, beraz, joan eta irakurri, honaino heldu bazarete zuon interesekoa izango delakoan nago eta 😉

Gustuko izan duzu? Elkarbanatu: