Software libre eta sare banatuen lagun zaretenok dagoeneko jakinaren gainean egongo zarete: sare sozial berri bat jaio da! Mastodon.
Sare sozial banatua zer den, sare sozial korporatiboak baino hobeak zergatik diren eta zertarako balio duten azaltzeko asmoz, artikulu hau idazten hasi naiz. Artikuluaren bukaeran Mastodon sare sozial berria nola erabili eta kudeatu dezakezuen laburbildu dizuet, ez esan gero zaila denik.
Zuoi dagokizue ondo egin dudan epaitzea ๐
Lehenik eta behin: ez da lehen saiakera
Mastodon ez da sare sozial banatu bat sortzeko lehen saiakera, izan ere, beste batzuk honen aurrekari izan dira: Quitter, gnusocial eta Diaspora kasu. Interneteko periferian geratu ziren eta naiz eta gurean ere saiakerak egon arren (behintzat bat gogoratzen dut) ez ziren masifikatu. Agian masifikatzeko hautua egin nahi izan ez zutelako ๐
Baina Mastodon-ek honen inguruan ere hausnartu du eta beste sare sozial banatu batzuetako erabiltzaileak jarraitzeko aukera eskaini digu, nahiz eta hauek Mastodon softwarea ez erabili.
BONUS: Baliteke, beste alde batetik, periferian geratzen diren sare sozial horien edukia askoz interesgarriagoa izatea. Konturatu zarete azken aldian ze motako edukia sortzen den Twitterren? Egun batzuetan ni neu ere aspertzen nau.
Sare sozial banatuak, zergatik eta zertarako
Zergatik argi bat daukate sare sozial guzti hauek: Interneteko enpresa handiek, Twitter edo Facebook kasu, Interneti lapurtutako esentzia bueltan ematea. Internet, sareen sareak, sare banatu moduan sortu zen, baina web 2.0 deitutako zerbitzu guzti hauek esentzia horizontal hori kolokan jarri eta bertikaltasuna ekarri dute gurera. Guk erosi.
Sare sozial banatu bat zer den arin ulertzeko ideia bat: Blogak, esate baterako, komunitate banatuak izan ziren sorkuntzan eta hein handi batean gaur egun arte mantendu den gauza bereizlea da, beraien esentzia. Gainera, gure arteko erlazioak sortzen dira eguneroko lana, harremanak eta interesak direla eta.
Zertarako sortzen dira sare sozial hauek: batik bat beharrezkoak direlako, sareari horizontaltasun hori bueltatu behar zaiolako. Hemen doakizue sare sozial banatuen alde bururatzen zaizkidan arrazoi desberdinak:
- Jabeak gu geu gara, komunitate horretako kideok, ez enpresa transnazional bat.
- Komunitate propioak (eta gaikakoak) sortzeko aukera eskaintzen dutelako.
- Norberaren komunitatea sortzeak ez duelako esan nahi besteen harremana galduko dugunik. Federazioa bermatzen delako.
- Software librea direlako.
- Euskaraz kontsumitu ahal direlako. Are gehiago, zergatik ez hasi sare sozial banatu berri hau euskaratzen? Txio deitu genion Tweet-ari, nola deituko diogu Toot-ari.
- Erronka zahar bati, konponbide berria eskaintzen diote: deszentralizazioa.
Federazioa eta software librea, guzti honen funtsa
Federazioa da edozein sare sozial banatuaren funtsa. Mastodon-en kasuan norberak nahi duen zerbitzaria erabili dezake bere profila sortzeko (zerrenda geroz eta handiagoa da), behin profila osatuta beste zerbitzari guztietako kideekin ere solasean ibiltzeko aukera izango dugularik.
Demagun zure lagun batek mastodon.social zerbitzarian erabiltzaile profil berri bat sortzen duela, zuk ordea, beste zerbitzari bat erabili duzu zure profila sortzeko. Ez zenukete inolako arazorik izango elkar jarraitzeko, elkar ikusteko eta elkarri aipamenak egiteko.
Sare sozial banatu batean erabiltzaile guztiak ez daukate zertan zerbitzari bakar baten zentralismoan jauzi behar. Pentsatu duzue zer gertatuko litzateke Twitterrek bere inbertsoreek nahi duten dirua emango ez balu? Ba oso erraz: zerbitzua itxiko luke eta erabiltzaile profil guztia, gehi han sartutako orduak… pikutara. Twitter sare sozial banatu bat izango balitz eta zerbitzua itxi nahiko balu, nahikoa izango litzateke gure profila beste zerbitzari batera eramatearekin ๐
Mastodon-ek, hori bermatzen du.
Edonola ere, eta profil bat sortzeko zerbitzari zerrenda luze hori hor daukazuela, erabakia hartzea kostatzen bazaizue, nik neuk mastodon.social webgunean irekitzea erabaki dut eta berdin egitera gonbidatzen zaituztet.
Nola sortu kontu bat Mastodon sare sozialean
Twitter erabiltzen baldin badakizue, eta zuon Twitter kontua zuok ireki baldin baduzue, ez duzue inolako arazorik izango Mastodon izeneko sare sozial berri honetan kontu bat irekitzeko.
Sartu mastodon.social webgunean eta bete bertan aurkituko duzuen inprimakia:
Behin beteta, profila sortzeko erabili duzuen e-postan konfirmazio mezu bat jaso beharko zenukete, egin klik mezu horretan aurkituko duzuen estekan profil berria sortzen bukatzeko.
Zorionak Mastodon erabiltzailea zara jada!
Sortutako profil berria kudeatu
Behin kontua sortu eta e-posta konfirmazioa burutu duzuenean, mastodon.social-en saioa hasteko aukera izango duzue. Sartu e-posta helbidea eta pasahitza eta barrura. TweetDeck-en itxura berdina dauka ๐
Mastodon sare soziala kudeatzeko, webguneaz gain, beste aplikazio batzuk ere erabiltzeko aukera izango duzue, hala nola:
- Webgunea erabili nahi duzuenontzat: komentatu bezala TweetDeck itxura duen kontrol panel bat aurkituko duzu mastodon.social webgunean sartzen zarenean.
- Android aplikazioa erabili nahi duzuenontzat: Mastodon sare soziala Android telefono mugikor baten erabiltzeko aukera dago. Horretarako Tusky Android aplikazioa instalatu beharra dago.
- Blogarientzat: WordPress blog bat daukazue eta Toot bat zuen blog bidalketa baten integratu nahi duzue? Mastodon Embed izeneko plugin hau daukazue eskuragarri.
- Bestelakoak: Software libreak duen onuretako bat, software librearen lizentziak bere gain hartzen duten proiektuetan kolaborazioak egiteko aukerak dira.ย Kasu honetan ere, Mastodon sare sozialean erabiltzeko gehigarri batzuk programatu dituzte eta naiz eta baten batzuk BETA fasean egon, itxura ederra daukate.
Euskal komunitatea sortu?
Software librea izanik aukera polita zabaltzen digu Mastodon softwarea euskaldunoi: kodea hartu eta .eus domeinu izen baten gure sare sozial propioa sortzeko aukera. Noski, lehen ikusi dugun moduan federazioa dela eta mundu mailan dauden beste instantzia guztiekin elkartzeko eta elkarren berri izateko aukera gaituz ๐
Animorik bai? Mastodon sare sozial berrian hiru lan daude euskaldunon zain:
- “Toot” nola itzuliko dugu adostea ๐
- Mastodon sare sozialaren itzulpena egitea.
- .eus domeinu izen erakargarri bat pentsatu, erosi eta gure sare sozial propioa sortzea.
Animatu Mastodon software libre eta sare sozial berria probatzen, Twitter bezalakoa izanik ez duzue zertan beldurrik izan behar, oso erabilgarria eta erraza da. Eta gogoratu! Jarraitu erabiltzaile euskaldunak!
Identifikatutako erabiltzaile euskaldunak
Aspergarria da sare sozial berri bat martxan jartzea bertan lagunik aurkitu ez badituzu. Zuontzat lan apur bat egin dut eta teknologia berriak, software librea, jakintza librea… gaiak euskaraz jorratzen dituzten erabiltzaile batzuen zerrenda osatu dizuet (gehienok oso berriak gara, baina, gai horiek jorratuko ditugula aurreikusi dezaket).
Hori bai, bat ni neu naiz:
- @hackinbadakigu: zerrenda hau gure elkarteko kontuarekin hasi nahi dut ๐
- @aldatsa: agian zuok beste gai desberdinetan ikusi duzue, nik Librezalen sarri ikusten dudalako ezagutzen dut.
- @izaro: ISF-MGI erakundeko kidea da eta sarritan honelako eduki interesgarria oparitzen digu.
- @zital: GNU/Linuxero friki bat ๐
- @dabidnet: ni neu.
Profil interesgarri gehiagorik ezagutzen dituzue? Erabili iruzkinak eta komentatu zein/zeintzuk gai jorratzen dituen eta zein den bere erabiltzaile izena ๐
Utzi erantzuna