Erabili RSS

? [2019-02] Albiste teknopolitikoen zerrenda

Hilero-hilero elikatu nahi dudan kategoria berri batekin natorkizue: Albiste interesgarrien zerrenda. Hemen, hiru kategorietan banatuta nire RSS jarioan arrantzatzen ditudan albiste interesgarrien berri eman nahi dizuet, kategoria bakoitza gehienez bost albistetara mugatuz. Eta bai, lehen bidalketa honetan, ez dut kategoria bakoitzeko bost albisteen muga bete. Kategoriak hurrengo hauek izango dira: Software librea Teknopolitika Pribatutasuna Helburua, […]

Etsaia algoritmoa izan daiteke

Etsaia algoritmoa (izan) da(iteke)

[argiakolaborazioa] Aurreko blog bidalketa, blog honen aurkezpen sinple bat baino ez zen. Autodefentsa digitaleko tailerrak antolatzen ditugu informatika elkartean. Aktibistei zuzendutakoak. Helburu nagusia teknologiak gure egunerokotasunean duen eraginaren eta zelatatze sistemen inguruko hausnarketa kolektiboa egitea delarik. Bide batez, bideragarria den heinean, zelatatze sistema horiek ekiditen ikastea da bigarren helburua. Izan ere, Euskal Herrian badira gu […]

Firefox Focus Android

Firefox Focus app berriarekin gure pribatutasuna hobetu nahi du Mozillak

[puntueuskolaborazioa] Internetetik nabigatzen duen edonork Mozilla Firefox nabigatzailea ezagutuko duen ziurtasun osoa daukat, are gehiago, zuek bezala, software librearen aldekoak izatekotan. Eta Mozilla Thunderbird? E-postak kudeatzekoa aplikazioa ezagutzen duzue? Nik neuk, egunero-egunero erabiltzen dut, bai lanean, bai etxean. Aplikazio bi hauek Mozilla Fundazioaren aplikazio nabarmenenak direla esango nuke, baina, hauetaz aparte, badira fundazio honek kudeatzen […]

Firefox software librea erabili

Firefox nabigatzaile libreaz berriz maitemintzeko 10 arrazoi

Librezalek Firefox nabigatzaile askea erabiltzearen aldeko kanpaina berri bat abiatu du. Hilabete honetako proiektua, beraz, maitasunaren inguruan orbitatzen du, euskaldun guztiok Firefox software libreaz berriz maitemintzera bultzatu nahi gaituzte. Badira hamaikatxo argudio Firefox-en alde egiteko, hemen doakizkizue proiektu libre honi maitasuna adierazteko gehien baloratzen ditudan arrazoiak. Seguru nago hau irakurri eta gero beste nabigatzaile batzuk […]

Change.org gizarte mugimenduan

Change.org Inc. enpresaren inguruan bi hitz gizarte mugimenduaren mesedetan

Hilabete honen hasieran Berriak change.org atariaren inguruko galdera batzuk egin zizkigun software librearen komunitatean lan egiten dugun pertsona desberdinei, hemen doakizue artikulua. Gaian sakondu nahi duzuenontzat Berriako artikulu originalean leku faltagatik sartu ez ziren erantzun batzuk osatu nahi izan ditut blogean. Izan ere, elkarrizketa idatziz izan zenez, artikulu hau sortzeak ez dit lan askorik eman […]

TOR pribatutasuna kolaborazioa EiTB Hirigorrian

Pribatutasuna eta TOR proiektua EiTBko Hirigorrian saioan

TOR proiektuak aurkezpenik ez duela behar uste dut, gure online pribatutasuna bermatzeko ezinbesteko proiektua da, baina oraindik ere uste faltsu asko daude teknologia honen atzean. Uste horiek desmuntatzeko asmoz EiTB-ko Hirigorrian saioan egin zidaten elkarrizketaren audioa elkarbanatu nahi dizuet gaurkoan. Bertan Deep Web-aren eta TOR-en inguruan hitz egiten dut pribatutasuna hausnartzeko asmoz.

Android mugikorretan pribatutasuna bermatzeko bederatzi app

Egunero-egunero erabiltzen dugu gure Android telefono mugikorra: nabigatzeko, txateatzeko, feed irakurlea erabiltzeko, musika entzuteko… eta noizean behin deiren bat ere egiteko gaitasuna daukagu. Gure telefonoa modu seguruan eta pribatutasunean oinarrituta erabiltzeko bederatzi aplikazio aurkeztu nahi dizkizuet gaurkoan.

Pasahitz seguruak kudeatzen ikasi

Pasahitz seguruak kudeatu: online munduko lehen mailako betekizuna

Online mundua mundu fisikoarekin lotzen duen zerbait egotekotan pasahitza izango da, zalantzarik gabe. Hau da, gure egunerokotasunean erabiltzen ditugun zerbitzuak seguru mantentzeko lehen mailako betekizuna da gure pasahitz seguruak mantentzea. Zenbatek daukazue pasahitz berdina bi zerbitzutan, adibidez, Facebook eta Gmail? Pentsatu duzue inoiz zer gertatuko litzateke lantzean behin erabiltzen duzuen zerbitzu bateko pasahitza lapurtzen badizuete […]

Pribatutasuna IKT-etan, hack.in#badakigu-ren hitzaldiko diapoak

Joan den astean normalean tailer formatuan egiten dugun formakuntza praktiko saioa hitzaldi formatuan burutu genuen: “Izan zirelako intsumisoak, gaur desobeditzera goaz: Pribatutasuna IKT-etan“. Azken urteotan hamaikatxo lekutan burutu dugun tailerra, eta beste hamaikatxo lekutan egiteko prest gaudena. Internet erabiliz, herrigintzan ari diren aktibistentzat ezinbesteko formakuntza, gure ustez.