@dabidnet Twitter kontuarekin gertatu dena

Twitter utzi dut
Rate this post

Kaixo!

Agian azken egunotan Twitter kontuarekin egiten egon naizenaz ohartu zarete, baina badaezpada, hemen nire hitzekin idatzita utzi nahi izan dut.

Nire @dabidnet Twitter kontu pertsonalaren txio eta gogoko gehienak ezabatu eta kontua giltzarrapoarekin utzi dut.

Orain arte bizi izan dudana

Telagram sortu eta aste gutxitara utzi nuen WhatsApp. Urte batzuk geroago Facebook kontua ezabatu nuen, eta gaur, Twitter kontua “ixtea” erabaki dut.

WhatsApp kentzean izan nuen esperientzia oso baliagarria izan zait beste biak ixterako orduan, izan ere, beti gomendatzen dizuet WhatsApp kentzea. Facebook ezabatu nuenean faltan botako nuela pentsatu nuen, baina ez da horrela izan. Facebooki eskaintzen nion denbora orain liburuak irakurtzeari eskaintzen diot, edo Facebooken nituen lagunekin Facebooketik kanpo egotera… edozein gauza da hobea, baita aspartzea ere, Facebooken denbora gehiago galtzea eta geure datu pribatuak oparitzen jarraitzea baino (bai, Instagram ezabatzeke daukat).

WhatsApp utzi nuenean familiak eta lagunek zera galdetu zidaten: Ondo zaude? WhatsApp utzi duzula ikusi dut. Nola ez naiz ba ondo egongo? WhatsAppak estresa sortzen zidanean, askok derrigorrezkotzat jotzen duzuen berehalakotasunak ito egiten ninduenean.

Baina hemendik aurrera ezingo zara geurekin komunikatu! Izan zen, bigarren baieztapena. Nola baina? Deitzen bazaitut ez didazu telefonoa hartuko? Telegram instalatzea ez daukazu akaso? Erantzuten nien.

Urte asko pasatu dira, ez dut WhatsAppen falta inoiz sumatu (Telegram soberan sumatzen hasia naiz). Berdina gertatu zait azken hileotan Facebookekin eta seguru nago Twitterrekin berdina gertatuko zaidala, baina kasu honetan ez dut profila ezabatuko, batik bat ez dudalako erabiltzaile izena libre utzi nahi. Mundua ez da bukatzen sare sozial digitalak, antza denez ordezkaezin hauek, usteagaitik. Hori da azken urteotan ikasi dudana.

  • Denbora askoz gehiago daukat.
  • Produktiboagoa naiz (ez naiz lan kontuetaz ari).
  • Denbora gehiago nago maite ditudan pertsonekin geure artean telefono mugikor bat jartzeko behar izanik gabe.
  • Telefono mugikorra gutxiago erabiltzen dut (hala ere gehiagi erabiltzen dut).
  • Norbaitek eman zeure WhatsAppa esan eta WhatsAppik ez daukadala esaten jartzen duten aurpegia gustuko dut. Egizue proba 馃槈
  • Berdina Facebooka eskatzen didatenean.

Ondorioz ez ditut sare sozialak usten, baina libreak erabiltzea aukeratzen dut.

Erabaki naturalak dira

Software librearen aldeko aktibistatzat aurkeztu ohi dut neure burua. Aktibisten pribatutasuna bermatzeko, edo behintzat bermatzen saiatzeko, hamaikatxo hitzaldi eta tailer eman izan ditut azken boladan han-hemenka. Nire inkoherentziekin bizitzen ikasi nuen aspaldi, baina burujabetza digitalaren aldeko apostua egitean Twitter bezalako plataformetan egotea ez dut naturalegi ikusten (izan ere ez dut inoiz natural ikusi, baina neure burua zuritzen nuen). Aste honetan hausartu naiz aspaldi egin nahi nuen hori egitera.

GAFAM (Google, Amazon, Facebook, Apple y Microsoft) enpresetan jartzen dugu fokoa software libre eta pribatutasunaren aldeko aktibistok eta antikapitalistok. Baina beste enpresa askok ere saku berberean bukatzeko ibilbidea egiten hasiak dira. Nire ustez Twitter da aktibistok etengabe zuritzen ari garen haietako bat.

Project Veritas, Twitter vende informaci贸n personal de los usuarios a empresas publicitarias.

Neure buruari zera galdetu diot: zergatik ez errepikatu prozesua Twitterrekin, aurrekariak hain onak izan badira?

Hortaz, konektatuta egotea txarra da?

Ez. Baina plataforma horietan konektatuta egoteak zoriontsu egiten ez zaituenean, osasuntsuena distantzia jartzea da. Hausnartzea, eta erabaki bat hartzea.

En fin. Blogean, e-postan, Telegramen (hau izango da agian kenduko dudan hurrengoa), Matrixen, Mastodonen, Pixelfeden… leku guzti-guzti hauetan aurkituko nauzue.

Ez dira gutxi, eta ezin esan dezakezue ni online aurkitzeko arazorik izango duzuenik.

Bide batez, eta bukatzera bidean: agian egunen baten kontrako ondoriora heltzen naiz.

Bitartean izan zintzo 馃檪

Gustuko izan duzu? Elkarbanatu:

2 erantzun “@dabidnet Twitter kontuarekin gertatu dena” bidalketan

  1. Kaixo, Dabid:

    Interesgarria iruditu zait sare sozialak alde batera uzteko proposamena, eta Facebook eta Twitter dagoeneko kendu ditut eta ez ditut faltan botatzen, egia esan. Whatsapparekin, ordea, zalantzak ditut: antolakuntza-kontuetarako hainbat whatsapp-taldetan egon beharra nago, eta mutututa edukitzen ditut gehieg ez distraitzeko, baina ezinezkoa zait horietatik kanpo bizitzea. Zer gomendatuko zenuke kasu horietan, bereziki pribatutasunaren aldetik Whatsappi (Zuckerbergi) hainbeste datu ez emateko? (Agian horren inguruko podcast bat egin dezakezu etorkizunean… :-)). Eskerrik asko!

  2. Kaixo Graz,

    Eskerrik asko iruzkinagatik!

    Ba oso galdera interesgarria da. Aktibismo kontuengatik (eta bizitza pertsonalagatik ere, noski) nik ere beharra daukat talde desberdinetan egoteko, Telegram-en nire kasuan (eta nik ere isiltzen dut). Telegram kaleratu eta batera, lagun eta taldekideei matraka handia eman nien Telegram-era joateko, etorkizunean zerbitzaria askatuko zutela eta. Horrelaxe lortu nuen Whatsapp kentzea. Oraindik ere badira lekuak non Whatsapp-a eskatzen didaten, baina tinko mantentzen naiz. Ia ez nago prest atzera bueltatzeko ?

    Onargarria iruditzen zaidan minimoa Telegram da, hortik aurrera bada (adib. Signal, Jabber, Matrix…) hobeto.

    Animo!

    Maiatzeko podcast-ak kale egin duela kontutan hartuz, agian ekainekoan sartzeko, honen inguruko zerbait prestatu nezake!

    Ondo izan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude